Mostrando entradas con la etiqueta Erasmus. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Erasmus. Mostrar todas las entradas
domingo, 30 de octubre de 2011
LE METRO ET "NON-LIEUX"
Betidanik gustoko izan dut metroan joatean, nire inguruko jendea begiratzea, eta pertsonon jokabideari arreta eskaintzea. Bilboko metroan, txikitatik egin dut hori, eta erabat polita eta interesgarria iruditzen zait. Hemen, Bruselasen horixe egiten jarraitu dut. Gainera, aukera handiago dago hemen. Bada, Europako erdigunean egonda, Bruselasek aniztasuna eskaintzen du.
Egunero milaka eta milaka pertsonek metroa erabiltzen dute. Bilbon ez bezala, hemengo metroak uneoro jende kopuru handia biltzen du. Berdin du ordu bat edo beste ordu bat izan, beteta egoten da. 10 metro karratuko gune batean 18 pertsona egoten dira "elkarrekin", baina bakoitzak bere kontura. Ondo-ondoan badaude ere, ez da inolako komunikaziorik egoten beren artean. Ez dute elkar begiradak gurutzatzen, are gehiago hitzak. Arraro samarra egiten zait hori. Gizakiok, gizartean egotean komunikatzeko joera izaten dugu, baina espazio publikoko leku askotan ez dugu inolako komunikaziorik (berbala edo ez-berbala) izaten gure ingurukoekin. Badirudi momentu hoietan, guru gizatasunak ihes egiten duela, edota dortokak izango bagina bezala, gure baitan eskutatzen garela. Zer dela eta? Niri asko gustatzen zait ezezagunekin begiradak gurutzatzea, nahiz eta 5 minutu "elkarrekin" pasa eta gero, bakoitzak bere bidea jarraitu...
domingo, 23 de octubre de 2011
INDIGNADOS BRUSELASEN
Pasadan larunbatean, hilak 15, mundu mailan milaka eta milaka pertsona irten ziren kalera, demokrazia eskatzeko asmoz. Bruselasen jende mordoa bildu zen. Eta hara joatea erabaki nuen nik. Hauek dira egun hartan ateratako argazki batzuk (argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, sar zaitezte orrialde honetan http://www.flickr.com/photos/uretan__blai/
jueves, 20 de octubre de 2011
EGUZKIA, BRUSELASEN?
Begok ateratako argazkia, Parc du Cinquantenaire-n.
Gaur, urriak 20 eguna polita dago. Tenperaturen jaitsiera nabari daiteke, asko gainera. Ostera, antza, eguzkia oraindik gurekin dago. Eta horrek, egia esan, poztasun handia ematen nau, negua etortzear badago ere.
lunes, 10 de octubre de 2011
JADA HILABETE BAT HEMEN
Jada hilabete bat igaro dut hemen. Europaren zentroan, Bruselasen. Lehenengo asteak luzeak egin baizitzaizkidan ere, dena oso azkar pasatzen ari dela somatzen hasten naiz. Pasadan urtean, Alemaniara joan zen lagun min batek hori sentitu zuen, eta horregatik, minutuero topera bizi behar duzula esperientzia esan zidan. Eta halaxe da. Halako esperientziak behin baino ez dira bizitzen. Egun gainera, nahiko eskuragarri dago Erasmus, Seneca... mota horretako programetan parte hartzea. Benetan, hori eskertzekoa da. Badago jende askori zeinari ez baitzaio interesatzen beste herrialde batera joatea, eta are gehiago, bakarrik joatea. Batzuei zaila egiten zaie jendea ezagutzea. Beste batzuei, ordea, zaila egiten zaie beren lurraldea atzean uztea. Eta niri, askotan saiatu arren, zaila egin zait ikuspuntu hori ulertzea: "nola da posible beste herrialde batean bizitzea, bazter guztietako jendea ezagutzea, hizkuntz anitzak entzutea behin eta berriro... laketgarria ez izatea?". Nire ustez, hori ezinezkoa da, erabat ezinezkoa. Baina, beno. Utz dezagun hauxe alde batera. Gaztelaniaz maiz esaten den bezala, "para gustos los colores".
Horren subjektiboa da gai hau... Gainera, pertsona bakoitzak bere erara disfrutatzen du Erasmusa. Ni nire Erasmusari buruz arituko naiz blog honetan. Pixkanaka pixkanaka (presaka ibili gabe, eta "a mi ritmo") nire esperientziak, oroimenak, iruzkinak... argira ematen hasiko naiz. Esan bezala, pixkanaka pixkana, baina idatzi, idatzi egingo dut.
Baina... nondik hasiko naiz? Argazki batekin?
Horren subjektiboa da gai hau... Gainera, pertsona bakoitzak bere erara disfrutatzen du Erasmusa. Ni nire Erasmusari buruz arituko naiz blog honetan. Pixkanaka pixkanaka (presaka ibili gabe, eta "a mi ritmo") nire esperientziak, oroimenak, iruzkinak... argira ematen hasiko naiz. Esan bezala, pixkanaka pixkana, baina idatzi, idatzi egingo dut.
Baina... nondik hasiko naiz? Argazki batekin?
miércoles, 7 de septiembre de 2011
EZEZAGUNARI... BELDURRA DIOT
Beldurra da sentitzen duguna ezezaguna den zerbaiten aurrean. Beldurra baina harekin batera milaka sentsasio berri bizitzen ditugu ere. Misterioaren eitea ere agertzen zaigu. Eta orduan konturatzen gara ezezaguna eta misteriotsua den hori ezagutu nahi dugula. Gure parte izatea nahi dugula, arestian beldurtzat hartzen genituen xehetasun guztiak zokoratuz...
..............................................................
Bruselasen nago jada. Eta printzipioz uste dut kurtso guztia hemen igaroko dudala (gauzak okertzen ez badira). Atzo heldu nintzen eta momentuz oso sentsasio ona daukat. Hori bai, beldurra sentitu dut. Baina egia esan, honek ez nau kezkatzen. Badakit beldurra hori gaindituko dudala. Badakit segurtasuna hartuko dudala... eta horrek lasaitzen nau. Hona etorri aurretik, nire lagun min batek komentatu ninduen gaztelaniaz: "El miedo es una droga alucinante, una droga que no se puede dejar que te controle. Pero para usar el miedo como motor se necesita práctica, colocarte en una situación en la que te mueras de miedo. Al principio te entra pánico, pero al cabo de un rato te empieza a funcionar el sistema de autoprotección del cuerpo y cada vez te atreves a hacer más cosas. Acabas superando tus límites, y te sientes capaz de cualquier cosa".
Beraz, ez naiz kezkatuko, eta hemen, Bruselasen, hiri ezezagun honetan, nire bizitza aurrera eramaten jarraituko dut. Euskal Herritik at egonda, era ezberdin batera antolatuko naiz, baina benetan, zeharo topera biziz!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)