Mostrando entradas con la etiqueta argazkigintza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta argazkigintza. Mostrar todas las entradas

lunes, 29 de noviembre de 2010

Balkoi zaharra bizirik



Batzuetan badirudi objetuek, gauzek bizitza dutela. Badirudi edozein momentuan mugitzen hasiko direla, keinuren bat egingo dutela, usainduko dutela edota arnasa hartuko dutela. Baina, errealitatean, inguruko guztiak ematen die bizitasun sentsazio hura. Eta haien artean, koloreak, batez ere. 

martes, 16 de noviembre de 2010

Zoriontasuna

Arratsalde hartan zoriontasuna neureganatu nuen. Arrazoi asko neuzkan sentsazio baikor hura izateko. Arrazoi dexente. Baina zerua, eguraldia, giroa horrela egoteak poztasun hura areagotu zidan.
Momentu hoiek edozer gauza baino gehiago gustuko ditut.

domingo, 14 de noviembre de 2010

Gure begirada sopikuna denean...

Tunisiara joan nintzenean gauza dexente berezi samarrak iruditu zitzaizkidan. Ez bakarrik usainak (anitzak eta uneoro zeudenak), koloreak... edota kaleko giroa. Beste kontu batek nire arreta gehiago bereganatu zuen, hango jendearen begiradek, alegia. Komunikazioan oinarritutako begiradak, erabat sopikunak ziren begiradak. 











miércoles, 10 de noviembre de 2010

L'amour à Paris, Robert Doisneau

Il y a toujours une raison pour aimer quelqu'un qui est près ou loin de nous. Toujours. 

 

lunes, 1 de noviembre de 2010

Asteburuko planen bila?

Argazkigintza gustoko baduzue, ez ezazue aukera galdu Jon Cazenave argazkilari donostiarraren lana ikusteko. Erakusketa Bizkaiko Algorta herrian dago, Torrene aretoan, hain zuzen ere, eta azaroaren 14ra arte izango duzue ikusgai. 


Lan honen bitartez, Cazenavek bere abizenaren jatorria aurkeztu nahi du, baita euskal ohituren indarra, pilota adibide esanguratsuena harturik. Bilduma hau egiteko, 2010 urte honetan Euskal Herriko paraje askotatik mugitu da, jendeen bila, paisajeen bila, festeen bila... horrela, euskal kultura irudietan kontatuz. Lanaren ondorioa? Emaitza ona izatea, eta nola ez, bere xedea lortzea. 


"Askotan gertatzen da, norberak argazki bat ateratzen duela, esanahiarik bilatu gabe. Maiz, argazkia ateratzen da ezer ez pentsatu gabe. Gero, ordea, behin paperan egonda, interpretazioak agertzen dira, bakoitzak argazkiari esangura bat ematen diola... Niri hori gustatzen zait. Nik ez dut esango zer den argazki bakoitza. Norberak nahi duena ikustea, sentitzea". Hauxe esan zidan artista gazteak, erakusketaren opening-era joan nintzenean. 


Irudiek bere kutsu misteriotsua dute, gehienbat. Batzuk ilun samarrak dira, baina argitasunak itxaropen sentsazio bat sorrarazten du. Hau nire iritzia da. Bada, donostiarraren antzera, bakoitzak bere esangura bideratzen du. Eta hau dugu artearen magia. 








sábado, 23 de octubre de 2010

Olatuan

Adrenalina bete-betean. "Kortxeroaren" olatua bere amaierara heltzear dago, baina momentu horretan "klimaxean" dago. Jada badaki momentu horrek gutxi iraungo duela. 2 segundu, 3, 4 akaso? Dena den, horrek merezi du. 


Abuztuan Sopelako hondartzan

miércoles, 13 de octubre de 2010

Istorioa erabat amaituz



Beharbada ezaguna egingo zaizue argazkia. Beharbada ez. Dena den, hemen ikusten duzuena errealitatea bera da. Harrigarria bada ere, ez da prestatua izan den argazkia, ezta "dokumental" batentzat sortutako irudia. 

Antza, 1993 urtean Kevin Carter-ek, Sudanen zegoela, neskatoa ikusi eta argazkia ateratzea erabaki zuen. Hasiera batean, berak ez zuen pentsatzen irudiak horrenbesteko ohiartzuna izango zuenik etorkizunean. Baina, hilabete batzuk geroago argazkia erabat ezaguna zen munduko bazter guztietan. Baita Carter ere. Izan ere, argazkiak Pulitzer saria irabazi zuen eta azken 70 urteko gizakiaren historia laburbiltzen zuen imajina lez aukeratua izan zen. Geroztik, Carter-ek arrakasta handia izan zuen prentsa argazkigintzari zegokionez. Dena den, aurreikusita zegoenez, istoria ez zen ondo bukatu. Ezta ez zen ondo hasi ere. Carter-rek bere helburua lortu ondoren, neskatoaren eta buzokaren argazkia atera ostean, handik alde egin zuen. Argazki kamera eskuartean, handik urrundu zen, haurra bere atzean utziz. Bakarrik. Hiltzeko zorian, janda izateko zorian. 

Zergatik Carter-ek ez zuen ezer egin? Zergatik ez zuen haurra hartu eta berarekin ihes egin? Galdera hori behin eta berriro entzun behar izan zuen argazkilariak. Bere ingurukoen nahiz prentsaren presioa jasan behar izan zuen. Eta presioa murriztu baino areagotzen zela ikusita, bere buruaz beste egin zuen. Istorioa erabat amaituz.