Nerea Falagan
miércoles, 15 de diciembre de 2010
Interneteko telebista
Bideo honetan ikus dezakegu RTVE zuzendaria den José Juan Gutiérrezek Interneteko telebistaren inguruan informatzen duela.
Antza, garai honetatik aurrera, t
elebistak ez du lehen bezain beste pisu
izango eta bere erabilpena nahiko urrituko dela uste da. Horren ondorioz, jendeak kontsientzia berria behar du izan, zabala eta ohiturak aldatzeko gai egon behar du. Bada,
Internet
inoiz baino gehiago arreta handia eskatzen ari da.
Gutiérrezek Interneteko telebista eta telebista arruntaren arteko ezberdintasunei buruz hitz egiten du. Asko dira berak emandako informazioak, dena den, nik batzuk aipatuko ditut.
Hasteko, Interneteko telebistak eskaintzen duen edukia ez da erabat "efimeroa" dena. Telebistak ez bezala, Internetek euskarri bat eskaintzen dio informazioari eta horrela,
i
raupena luzea (long time)
izan dezake. Edukia, beraz, denbora luze egon daiteke eskuragarri.
Bestetik, elkarreragina dela medio, telebista arrunteko norabide bakarra
norabide anitzak
aldatzen du. Kontsumitzaileek, produktua jasotzeaz gain, beren iritzia, erantzuna emateko (feed-back) edota sortzaile izateko aukera dute.
Telebista mota honetan, audientzia kopurua ez da oso datu garrantzitsua. Telebista konbentzional batean, aldiz, zenbat eta audientzia handiagoa izan gero eta hobeto izango da. Interneteko edizioan,
kopurua baino,
audientziaren
feed-bac
k
izatea nahikoa
izango da. Telebista batetik bestera, kobertura territorialak erabat ezberdinak direla esan dezakegu.
Badirudi Interneteko telebistaren kontu honek iraultza bat suposatuko duela. Ez dakigu oraindik zer nolako norabidea izango duen, zenbat iraungo duen...
Badakigu
, ordea,
aldaketa handiak nabarituko ditugula arlo teknologikoan, baita gure bizimoduan ere
.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Entrada más reciente
Entrada antigua
Inicio
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario