jueves, 2 de diciembre de 2010

Toda la verdad sobre la publicidad



Publizitatearen inguruko bideo hau oso ondo eginda dagoela irutditzen zait. Zenbait arrazoi direla medio. 


Edukiari dagokionez, publizitatea bera aurkezten du: zer den, ze ezugarri dituen, zertarako balio duen... Oso oinarrizko informazioa dauka, eta nahiz eta egun denok publizitatea ezagutu, honen inguruan gutxi jakingo bagenu, bideo hau ikusi ondoren honen berri izango genuke, egoera ondo ezagutuz. Beraz, esan dezakegu edukia nahiko deskriptiboa dela. Dena den, galdera erretorikoak ere agertzen zaizkigu, hau bezalakoak: ba al da publizitatea artea? Honek ikuslegoari gogoeta egiteko aukera ematen dio.  


Formaren aldetik, oso baliabide desberdin eta anitzak erabiltzen dira ikus-entzunezko produktu honetan. Hauen bidez, lortzen da edukia aberasgarriagoa egitea, baita erakargarriagoa ere. Aurkezlea eta off-eko ahotsa tartekatzea, trantsisioen erabilpena, errotuluen agerpena, jingle-ak, irudi dinamikoak eta estatikoak agertzea, musika egotea (eta abesti batzuk, gainera, ezagunak izatea, Pulp Fiction banda sonoroko abestia bezala), adibideen agerpena, kroma key teknika, efektu bereziak... agerten zaizkigu. 
Pertsonalki oso interesgarritzat jotzen dut musika, errotuluak, off-eko ahotsa eta irudiak elkar lotuta hain ondo egotea. Ikus-entzunezko produktu on bat egiteko oso ondo pentsatu behar da nola uztartuko edo nola konbinatuko ditugun baliabideak. Eta bideo hau oso ondo zainduta eta prestatuta dagoela ikus dezakegu. 


Amaitzeko, gustatuko litzaidake teknizismoen garrantziaz iruzkintxo bat egitea. Bada, hiztegi aproposa agertzen da, testuinguru honetarako erabiltzen dena. Lantzen dugun gaiaren arabera, gure hizkuntza moldatu behar dugulakoan nago. Bideoak horixe egiten du: banner, spot, target... hitzak erabiltzen dituelarik. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario