Atzo gauean, ez neukan gogo handirik farra ona botatzeko. Hona etorri naizenetik aste guztietan bizpahiru aldiz irten naiz gauean (aste batean izan ezik), eta orain, egia esan, beste plan batzuk egiteko gogoak ditut. Horregatik, Aissak, Lorek, Angelok eta laurok film frantzesa bat ikusi genuen: LE NOM DE GENS.
Lorek esan zuen asko gustatu zitzaiola, eta niri ere bai. Ikusiz gero, aise ohar zaitezke filma ez dela Hollywood-eko mitikoa, europarra dela. Eta niri, pertsonalki, askoz ere gehiago gustatzen zait estilo hura: naturalagoa, non sexua eta amodioa agertzen den ere bai, ironia, argazkigintza polita...
Besterik gabe, hemen uzten dizuet trailerra:
domingo, 30 de octubre de 2011
LE METRO ET "NON-LIEUX"
Betidanik gustoko izan dut metroan joatean, nire inguruko jendea begiratzea, eta pertsonon jokabideari arreta eskaintzea. Bilboko metroan, txikitatik egin dut hori, eta erabat polita eta interesgarria iruditzen zait. Hemen, Bruselasen horixe egiten jarraitu dut. Gainera, aukera handiago dago hemen. Bada, Europako erdigunean egonda, Bruselasek aniztasuna eskaintzen du.
Egunero milaka eta milaka pertsonek metroa erabiltzen dute. Bilbon ez bezala, hemengo metroak uneoro jende kopuru handia biltzen du. Berdin du ordu bat edo beste ordu bat izan, beteta egoten da. 10 metro karratuko gune batean 18 pertsona egoten dira "elkarrekin", baina bakoitzak bere kontura. Ondo-ondoan badaude ere, ez da inolako komunikaziorik egoten beren artean. Ez dute elkar begiradak gurutzatzen, are gehiago hitzak. Arraro samarra egiten zait hori. Gizakiok, gizartean egotean komunikatzeko joera izaten dugu, baina espazio publikoko leku askotan ez dugu inolako komunikaziorik (berbala edo ez-berbala) izaten gure ingurukoekin. Badirudi momentu hoietan, guru gizatasunak ihes egiten duela, edota dortokak izango bagina bezala, gure baitan eskutatzen garela. Zer dela eta? Niri asko gustatzen zait ezezagunekin begiradak gurutzatzea, nahiz eta 5 minutu "elkarrekin" pasa eta gero, bakoitzak bere bidea jarraitu...
domingo, 23 de octubre de 2011
INDIGNADOS BRUSELASEN
Pasadan larunbatean, hilak 15, mundu mailan milaka eta milaka pertsona irten ziren kalera, demokrazia eskatzeko asmoz. Bruselasen jende mordoa bildu zen. Eta hara joatea erabaki nuen nik. Hauek dira egun hartan ateratako argazki batzuk (argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, sar zaitezte orrialde honetan http://www.flickr.com/photos/uretan__blai/
viernes, 21 de octubre de 2011
BERRI ONAK HELDU DIRA BRUSELASERA
Berri onak heldu dira Bruselasera. Bai! Azkenean, lortu dugu Euskal Herrian bakea. ETAk jada terrorismoari ateak itxi dizkio, eta antza, betiko. Ez dugu atentatu gehiago jasan beharko. Ez dugu biolentzia gehiago ikusiko. Ezta intolerantziarik ere.
Gaurtik aurrera, euskaldun guztion etorkizuna aldatuko da, eta erabat argi daukat onerako izango dela. Euskaldun guztion artean gure etorkizuna eraikiko dugu, betiere gure nahietara eta gure beharretara egokituz.
Espero dut jende guztia, alderdi batekoa edo bestekoa izan, elkar entzutea, elkar errespetatzea... eta elkar ulertzea.
Espero dut, denon onerako aldaketak aurrera eramatea. Eta nola ez, GUK, EUSKALDUNOK, NAHI DUGUN ETA MEREZI DUGUN EUSKAL HERRIA ERAIKITZEA.

jueves, 20 de octubre de 2011
EGUZKIA, BRUSELASEN?
Begok ateratako argazkia, Parc du Cinquantenaire-n.
Gaur, urriak 20 eguna polita dago. Tenperaturen jaitsiera nabari daiteke, asko gainera. Ostera, antza, eguzkia oraindik gurekin dago. Eta horrek, egia esan, poztasun handia ematen nau, negua etortzear badago ere.
lunes, 10 de octubre de 2011
JADA HILABETE BAT HEMEN
Jada hilabete bat igaro dut hemen. Europaren zentroan, Bruselasen. Lehenengo asteak luzeak egin baizitzaizkidan ere, dena oso azkar pasatzen ari dela somatzen hasten naiz. Pasadan urtean, Alemaniara joan zen lagun min batek hori sentitu zuen, eta horregatik, minutuero topera bizi behar duzula esperientzia esan zidan. Eta halaxe da. Halako esperientziak behin baino ez dira bizitzen. Egun gainera, nahiko eskuragarri dago Erasmus, Seneca... mota horretako programetan parte hartzea. Benetan, hori eskertzekoa da. Badago jende askori zeinari ez baitzaio interesatzen beste herrialde batera joatea, eta are gehiago, bakarrik joatea. Batzuei zaila egiten zaie jendea ezagutzea. Beste batzuei, ordea, zaila egiten zaie beren lurraldea atzean uztea. Eta niri, askotan saiatu arren, zaila egin zait ikuspuntu hori ulertzea: "nola da posible beste herrialde batean bizitzea, bazter guztietako jendea ezagutzea, hizkuntz anitzak entzutea behin eta berriro... laketgarria ez izatea?". Nire ustez, hori ezinezkoa da, erabat ezinezkoa. Baina, beno. Utz dezagun hauxe alde batera. Gaztelaniaz maiz esaten den bezala, "para gustos los colores".
Horren subjektiboa da gai hau... Gainera, pertsona bakoitzak bere erara disfrutatzen du Erasmusa. Ni nire Erasmusari buruz arituko naiz blog honetan. Pixkanaka pixkanaka (presaka ibili gabe, eta "a mi ritmo") nire esperientziak, oroimenak, iruzkinak... argira ematen hasiko naiz. Esan bezala, pixkanaka pixkana, baina idatzi, idatzi egingo dut.
Baina... nondik hasiko naiz? Argazki batekin?

miércoles, 7 de septiembre de 2011
EZEZAGUNARI... BELDURRA DIOT
Beldurra da sentitzen duguna ezezaguna den zerbaiten aurrean. Beldurra baina harekin batera milaka sentsasio berri bizitzen ditugu ere. Misterioaren eitea ere agertzen zaigu. Eta orduan konturatzen gara ezezaguna eta misteriotsua den hori ezagutu nahi dugula. Gure parte izatea nahi dugula, arestian beldurtzat hartzen genituen xehetasun guztiak zokoratuz...
..............................................................
Bruselasen nago jada. Eta printzipioz uste dut kurtso guztia hemen igaroko dudala (gauzak okertzen ez badira). Atzo heldu nintzen eta momentuz oso sentsasio ona daukat. Hori bai, beldurra sentitu dut. Baina egia esan, honek ez nau kezkatzen. Badakit beldurra hori gaindituko dudala. Badakit segurtasuna hartuko dudala... eta horrek lasaitzen nau. Hona etorri aurretik, nire lagun min batek komentatu ninduen gaztelaniaz: "El miedo es una droga alucinante, una droga que no se puede dejar que te controle. Pero para usar el miedo como motor se necesita práctica, colocarte en una situación en la que te mueras de miedo. Al principio te entra pánico, pero al cabo de un rato te empieza a funcionar el sistema de autoprotección del cuerpo y cada vez te atreves a hacer más cosas. Acabas superando tus límites, y te sientes capaz de cualquier cosa".
Beraz, ez naiz kezkatuko, eta hemen, Bruselasen, hiri ezezagun honetan, nire bizitza aurrera eramaten jarraituko dut. Euskal Herritik at egonda, era ezberdin batera antolatuko naiz, baina benetan, zeharo topera biziz!
lunes, 2 de mayo de 2011
martes, 29 de marzo de 2011
Ixi García eta sormena
Gaur Ixi Garcia izan da gurekin unibertsitatean, marketing estrategiaren irakasgaian gonbidatu lez etorri delarik.
Arte Ederretan lizentziatutakoa, sormena da haren interesgunea, eta berak parte hartutako proiektuek horretan dute oinarria, hain zuzen ere.
Eraldaketa sozialeko proiektuak asmatzen eta sortzen aritu da sei urtetan zehar Funky projects enpresan. Baina, arlo komertzialaz gain, hezkuntzara ere eraman du sormenaren kontzeptua, Pink Gorillasekin batera. Azkenaldi honetan, eskoletan sormena lantzeko eta indartzeko proiektu berriak aurrera eramaten ari da, helburua egunerokotasunean sormen jarrera presente egoteko asmoz.

Mintzaldian zehar iruzkin asko egin ditu sormenaren inguruan: sormena sentsibilitatearekin batera doala, balore diferentziala bilatu behar dela beti, gure sormenari ahalik eta errentagarritasun handien ateratzeko liberazio sentsazioa izatea lagungarria dela... Dena den, niri gehien gustatu zaidan esaldi hauxe izan da: "EL COMO ES EL QUE". Honek gogoeta jarrera bultzatu nau. "Prozesua emaitza da" esaldia honen sinonimotzat har dezakegu. Zerbait aurrera eraman nahi dugunean, proiektu bat egiteko, oso beharrezkoa dugu ideia. Ostera, ideia hori gorpuztu behar dugu, forma bat eman behar diogu. Noski, forma bat edo beste bat emateak emaitz ezberdinak izango ditu. Horregatik, oso ondo jakin behar dugu zein izango den gure helburua, edo zein emaitza lortu nahi izango dugun. Hori behin jakinda, aise lortuko dugu gure lanari "arropa jartzea", Ixik esan bezala.
Ixi Garcíaren proiektuei begirada bat eskaini nahi badiezue, sar zaitezte ondorengo esteketan:
- Funky projects: http://www.funkyprojects.com
- Pink Gorillaz: http://pinkgorillas.blogspot.com
INDARKERIA MATXISTEN AURKA, 16. zinema emanaldia
Sistema patrialkalaz kokotaraino gaude, genero berdintasunaren aldarrikapena nahi dugu, alor ekonomikoan, profesionalean nahiz sozialean maila berberean egoteko gogoa dugu... Utopia ote? Badirudi ezinezkoa dela genero berdintasunean bete-betean oinarritzen den gizarte bat sortzea eta eraikitzea.
Dena den, zorionez, badaude zenbait ekimen zeinak emakumeen garrantzia bultzatzen duten. Hauek, normalean nolabaiteko arrakasta eta eragina dute gure artean, baina ez da nahikoa. Emakumeok gure eskubideen eta askatasunen alde egin behar dugun pertsona nagusienak gara. Gure eginkizuna izan behar da genero indarkeriaren aurka egitea. Guk, emakumeok, denok bilduta ez badugu ezer egiten, egoera hau ez da inoiz aldatuko.
Pasadan astean bezala, oraingoan ere, "Indarkeria matxisten aurka" izeneko proiekzioak emango dira.
Interesa izanez gero, anima zaitezte hurrengo egunetan Golem-Alhóndigara joaten!

jueves, 17 de marzo de 2011
Erradiazioaren mehatxua Japonian
Pasadan ostiraletik (martxoaren 11tik), nazioarteko komunikabide guztiak Japoniako hondamendiaz mintzatzen ari dira. Izugarrizko egoera latza dago bizitzen orain dela hamarkada bat bigarren potentzia zen estatu honetako biztanleak. Lurrikarak eta tsunamiak utzitako panorama zirraragarria bada ere (jende asko desagertu eta hil delako), Fukushimako zentral nuklearra ondorio latzak ekartzen ari dago.
Hasiera batean, zentral nuklearra kontrolatzea erraza izango zela uste izan zuten japoniarrek, eta egun hauetan zehar oso jarrera baikorra eta lasaia erakutsi dute. Tamalez, zentraleko erreaktoreak erradiazio maila altua hedatzen ari dira ingurunetik, eta badirudi oso zaila izango dela erradiazioa jaistea.
Mehatxua handia da. Ez bakarrik Japonian, baita mundu mailan ere. Zer egingo dugu?
Informazio gehiagorako, kontsulta ezazue: http://www.berria.info/albisteak

jueves, 10 de marzo de 2011
Sare-bideogintzari ateak irekiz
Interneteko bideo sortzaileen hirugarren ekitaldia heltzear dago.
Videoweb 2011 martxoaren 19an izango da Bilbon, EITBko egoitzan. Honetan, bideo-blogger, ikus-entzunezko ekoizle, enpresa, bideo plataforma eta Interneteko erabiltzaileak bilduko dira, beren ezagutza partekatzeko, eta ahal den neurrian, orainaz eta etorkizunaz mintzatzeko. Topaketaren interesgunea sare-bideogintza izango da.
Interesatuak, sar zaitezte web orrialde honetan: http://www.grupovideoweb.com/?lang=eu

martes, 8 de marzo de 2011
lunes, 7 de marzo de 2011
viernes, 4 de marzo de 2011
NEXT MUSIC STATION
Datorren astetik aurrera, Fermin Mugurak zuzendutako azken dokumentala Next music station (hurrengo geltoki musikala) hasiko da emititzen Al Jazeera Documentary Channel izeneko katean.
Next music station, 9 herrialde arabiarretan egindakoa, 2010. urtean zehar grabatutakoa da eta horretarako musikari eta dokumentalista euskalduna 80 musikarirekin bildu da.
Esan bezala, martxoaren 10tik aurrera hasiko da emitzen dokumentalaren seriea katean, arabieraz, noski. Dena den honek ez du esan nahi dokumentala beste hizkuntzetan aterako ez denik, baina herrialde arabiarretan hizkuntza hau izango da lehentasuna izango duena. Apiriletik aurrera, Al Jazeera English katean ingelesez emango dute.
Oraindik ez dakigu hemen, Euskal Herrian, emitituko duten. Etorkizunak erabakiko du.
Informazio iturria: http://www.muguruzafm.com/

lunes, 14 de febrero de 2011
Pa negre
Aurtengo Goya Sarietan, katalanek egindako Pa negre suertatu da irabazle. Antza, Agustí Villaronga zuzendariak egindako lana bikainekoa izan da. Ikusi beharko dugu.
"Internet da gure zinearen salbatzailea"
Hunkigarria atzo Alex de la Iglesiak emandako hitzaldia. Interneten garrantziaz mintzatu zen jendaurrean, esanez egungo zinearen salbatzailea dela.
Hortaz gain, ikuslegoa ondo tratatzearen inguruan hitz batzuk ere eman zituen: "zinearen esentzia bi kontzepturen bidez definitzen da: pantaila bat eta film disfrutatzen duen jende multzoa. Ikus-entzulegorik gabe, honek ez du zentzurik. Ezin dugu inoiz ahaztu (...) Zinea egiten dugu herritarrek uzten digutelako, eta errespetua nahiz eskerrak eskaini behar dizkiegu".
Amaitzeko, Zinema Akademiako Zuzendariak benetan dimitituko duela berrri eman zuen atzo: "agur esan nahi dut nire azkenengo galan presidente lez...". Benetan tristea iruditzen zait.
Informazio gehiagorako Alex de la Iglesia: 'Internet da gure zinearen salbatzailea' - EiTB Kultura Zinema

domingo, 13 de febrero de 2011
viernes, 11 de febrero de 2011
Sinde Legearekin akabatzeko nahia
Pasadan urtarrilean Sinde Legea onartu zenetik, giro ezegonkorra egon da jendartean. Izan ere, lege hau onartzeak arazoak eta desabantailak ekarri ditu bai sortzaileentzat baita internautentzat ere. Horren ondorioz, jende askok senatuari mezuak bidali dizkio haien haserrea eta desadostasuna ezaguna egiteko asmoz. Horrela, 450.000 mezu bidali dira.
Hurrengo igandean, otsailaren 13an, Goya Sariak banatuko dira eta Alex de la Iglesiak bere azken erabakia argira emango du. Sinde Legea onartzean bere dimisioa aurkeztu zuen, ados ez bazegoen ere. Igandean jakingo dugu bilbotarrak espainiar zinema akademiako zuzendaria izateari utziko dion ala ez.
Ezetz espero dut. Espero dut Senatuak nolabaiteko amorea ematea, eta legearen inguruan aldaketak egitea. Ez dugu merezi eta.

miércoles, 9 de febrero de 2011
BLACK SWAN
Hona hemen Natalie Portman-ek egindako azkenengo film. Nik oraindik ez dut ikusi baina goiz zinemara joango naizelakoan nago.
jueves, 27 de enero de 2011
Hitchcock, Psycho eta musika
Arraroa bada ere, atzo ikusi nuen (azkenean) Alfred Hitchcock-en Psycho. Gogoak neuzkan ikusteko eta nahiz eta beldurra izan filmean zehar, oso gustura egon nintzen, sofan etzanda.
Harrigarria da nola Hitchcockek lortzen duen ikuslegoa protagonista bera dela sentitzea, erabiltzen dituen plano subjetiboei esker. Hortaz gain, eszena guztien plano mota ezberdinak oso neurtuta daude, baita musika ere. Oso lan ona delakoan nago, azken eszena istorioa borobiltzen duelarik.
Ziur nago eszena hau ezaguna egingo zaizuela. Ez irudiagatik, musikagatik baizik. Arreta handiz entzun ezazue musika, ez zer iruditzen zaizuen.

lunes, 17 de enero de 2011
Colin Firth, Natalie Portman eta The social network
erenegun, urtarrilaren 15ean, Urrezko Globoen sari banaketa eman zen, Los Angelesen, hain zuzen ere.
Aurten, The social network nagusi izan da, film honek 4 sari jaso baditu ere: Film onena, Zuzendari Onena, Soinu Banda Onena eta Gidoi Onena. Antza, Facebook sare sozial arrakastatsuaren inguruan doan film hau ikusteak merezi du (hala esan badidate ere...).
Bestetik aipatzea, Natalie Portmanek eta Colin Firthek Aktoresa eta Aktore Onenaren saria jaso dutela, hurrenez hurren. Aktoresak El cisne negro filman egindako lanagatik, eta aktoreak El discurso del rey lanarekin. Pozten nau hauek garaileak suertatzeak. Izan ere, haien ibilbidean izugarrizko lana egin dutelakoan nago. Natalie Portmanen kasuan, V de Vendetta ikusterik baino ez dago. Eta Colin Firthen kasuan, Un hombre soltero eta Shakespeare in love, besteak beste. Ingelesak oso paper ezberdinen interpretazioak egin ditu eta horretan erakusten du gai dela edozer aurrera eramateko.
Honan hemen, saritutako aktoresa eta aktorearen speech-a. Interesgarria.

Blog
Blog izena hartzen du Elena Trapék egindako azken filma, eta honetan neska nerabeen istorioak agertzen dira.
Oraindik zineman ez bada estrenatu ere (urtarrilaren 21an agerian izango dugu gure zinema-aretoetan), jada kritika ona jaso du ikus-entzunezko komunikazioko lizentziatura duen emakumearen lanak. Antza, Trapék nesken egunerokotasuna eta bizimodua oso ondo islatu du irudien bidez. Neskek, beren bizitzaz nazkatuta daudelarik, zerbait berria egiteko nahia dute. Aspertuta daude, eta hori ekiditzeko plan bat abian jartzen dute: haurdun gelditzea. Agian, pentsa dezakezue honek ez duela inolako zentzurik, eta beharbada istorioa ez dela erabat errealista. Dena den, esan beharra daukat, Elena Trapéri inspiratu ziona Gloucester AEBetako hirian egondako gertakaria izan zen, 17 adingabekoen haurdunaldia, hain zuzen ere. Berri hura oso deigarria iruditu zitzaion, kontatzeko modua. Horren ondorioz, horren inguruan informazio gehiago arakatu eta istorioari forma bat ematea erabaki zuen, zinearen bidez.
Hona hemen filmaren trailerra:
Informazio iturria: www.bloglapelicula.com

miércoles, 12 de enero de 2011
domingo, 9 de enero de 2011
Bideo porno batek eragindako iskanbila Istanbulen
Eitb-n notizia bat irakurri eta erabat harrituta gelditu naiz.
Istanbulen ikasle batek bideo porno bat unibertsitatean grabatu izanagatik Komunikazio eta Informazio Zientzien Fakultatea itxi egin dute. Hasiera batean pixkat arriskutsua ikusten zuten unibertsitako irakasleek lan hura aurrera eramatea, baina azkenean genero horretako film bat egin zuen ikasle batek. Antza, haren iritziz garrantzitsua zen "mota horretako pelikulak aztertzea, sexu eszenak oso amarrutsuak dira eta". Horren ondorioz, martxan jarri zuen proiektua, emaitz larria lortuz. Izan ere, unibertsitateko hiru irakasle kaleratuak izan dira, eta gainera fakultatea itxi dute. Bestetik, proiektuaren sortzailearen bila ari da polizia, baita horretan parte hartu duen aktoren (eta ikaslea dena) ere.
Pertsonalki, halako generoa gustoko ez badut ere, harrigarria iruditzen zait nolako erreakzioa eman den. Ba al da normala halako gauzagatik, pertsona batzuei lanik gabe uztea eta jende batzuen ikasketak bertan behera uztea? Badakit beste kultura bati buruz ari garela, baina, dena den, honek ez dauka justifikatzerik. Zein izango da, ba, hurrengo urratsa giza adierazpen askatasunarekin akabatzeko?
Informazio iturria: eitb (azken orduko notiziak)

viernes, 7 de enero de 2011
Life in a day
Life in a day dugu YouTube-n laguntza izan duen 90 minutuko dokumentala. Hau Kevin Macdonal film zuzendari arrakastatsuak (La sombra del poder, El último rey de Escocia) eraman du aurrera, eta hainbeste lan egin ondoren, film borobila lortu du bere lan taldeak.
Dokumentala munduko bazter ezberdinetan egun bakar bateko bizitza aurkeztean datza. Horretarako, ia 192 herrialdeko jendeak parte hartu du, 80.000 bideo eskuratu direlarik. Euskal Herria mailan ez bada parte hartzailerik egon, Espainiako estatuan 8 izan dira beren ekarpenak eman dutenak.
Antza, hurrengo urtarrilaren 27an Life in a day estreinatu egingo da, zeina 28rako 25 hizkuntzatan baino gehiagotan ematea espero den.
Haren estreinaldiaren zain egongo gara!
Informazio iturria: europapress.com

martes, 4 de enero de 2011
Balada triste de trompeta, Alex de la Iglesia
Irudi hauek ikusi ostean, zer pentsa dezakegu? Ez al da harrigarria zelako ausardia izan duen Alex de la Iglesiasek film hau sortzeko?
Benetan, film bikaina, hunkigarria baina erabat erotasuna eta astakeria transmititzen du.
Ezin da honen inguruan berba egin. Interesa izanez gero, ikusterik baino ez dago.
lunes, 3 de enero de 2011
Abeslaria ala zinemagilea?
Urte berriarekin hasten gara, eta dagoeneko dokumental bat argira emango du Fermin Muguruzak. Antza, musika ez da bakarrik gipuzkoar honen zaletasuna. Bada, aurreko batean aurkeztutako Checkpoint rock dokumentala berak zuzendutakoa dugu. Honetan, Palestina eta hango musikari ezagunak dugu ardatza. Berriz, berri honetan Al Jazeerako ikusleentzat eginda dagoela esan daiteke. Nahiz eta eduki kulturalaren eta politikoaren presentzia egongo den, Muguruzak aurrekoa baino ludikoagoa izatea espero du.
Urtarrilaren 14rako amaituta egotea pentsatuta dauka artistak, dena den denboraren aldetik nahiko estu ibiliko direla adierazi du eitb.com-en egindako elkarrizketan: "oraindik ere postprodukzioa falta zait egiteko".
Dokumental sorta hau (zenbait ataletan banatuta dago eta) Qatarreko telebistetan emititzeko eginak dira espresuki. Dena den, Fermin Muguruzaren blogean (http://www.muguruzafm.com/bitakora/index.php/eu), eta web orrialdean (http://www.muguruzafm.com) ikusteko aukera izango dugu. Hasieran, arabieraz imitituko dira, baina serieko zenbait atalek Al Jazeerako British katean ingelerazko subtituluak izango dituzte.
Arrakasta izanez gero, Muguruza bere lana gainerako beste lekutan emititzen edo ezagun egiten saiatuko da, Mexikoko DOCSDF dokumentalen jaialdian, edota Donostiako zinemadian. Bestetik, ilusio handia izango litzateke gipuzkoarrarentzat EITBn emititzea: "nik uste dut jendeari gustatuko zaizkiola, kristoren dokumentalak dira".
Laster ikusiko dugu zelako harrera izango duen.
Zorte ona, Fermin!

Fermin Muguruza Yemen-eko emakume batekin
Informazio-iturria: eitb.com
Suscribirse a:
Entradas (Atom)