domingo, 24 de octubre de 2010

Ama Lurra eta gizakiok

Arestian aipatu bezala, Venezuelako enbaxadorea den Julían Isaías Rodríguezek emandako hitzaldira joateko aukera izan genuen. Hitzaldiak bi ordu eta hogei minutu iraun bazuen ere, ez zen oso astuna izan. Ez. Interesgarria izan zen tipoak jorratutako gaiak, Rodríguez bera ere interesgarria iruditu zitzaidan bezala. 


Hitzaldiak, "La otra historia de la indepencia" izenpean, nire ezagutza areagotu zuen. Egun hartara arte, ez nekien horrenbeste Venezuelan nahiz Amerikako lurraldeetan eman den egoeraren inguruan. Ordea, hitzaldiak datu asko eskaintzeaz gain, hango biztanlearen ideologiara gerturatu ninduen. Edo behintzat, bertakoen filosofia ulertzea lagundu ninduen. 


Amerikak bizi izandako kolonizazioen inguruan mintzatu zen gizona, eta ze nolako eragina izan zuten kolonizazioek bertakoen bizimoduan. Historiak ezagutzen du bizitzan gertatutako pasarte hau, baina, kolonizatzaileen hotsa bakarrik daki. Horren ondorioz, benetan gertatu zena ezezaguna izan da leku gehienetan eta isildu egin da, jendea ahazteko asmoz. Bada, gertaerak itxuraldatu ziren. Dena den, badago zenbait gauza inork ezin duena ukatu, hala nola, bertakoek jasandako errepresioa. Kulturen guda horretan, beren lurretan bizi zen jendea izan zen gehien sufritu zuena. Gehien jasan zutena. Haientzat munduko gauzarik garrantzitsuena Ama Lurra zen. Lurra, ura, belarra, zuhaitzak, ibaiak, fruituak... zorua. Haien filosofia, haiek bizitzeko modua. Eta konkistatzaileek (kriston kabroiak zirenak) beren bizitza amaierara eraman zuten. Dena kendu zieten hara heldu zirenean. Han zibilizaziorik ez balego bezala, jende hura existitu ez balitz bezala. Ama Lurra, beraz, desagertzeko zorian zegoen. Baina, zorionez, oraindik badago jendeak zeina bere kultura, filosofia hura mantentzen duen. 


Enbaxadoreak Ama Lurra bertokoentzat bizitzeko arrazoia dela esan zuen. Naturan bizi dira, naturak eskaindutako balibideen bidez bizirauten dute. Naturarekin hartze-eman berezia dute Hegoameriketako jende gehienak. Zergatik gainerako kultura askok ez dute ulertu haien bizitzeko bizimodu hura? Eta zergatik eredutzat hartu beharrean, harekin akabatzen saiatu dira? 
Inoiz ez dut ulertuko kolonizazioen arrazoia, ezta Ama Lurrarekin akabatzearen arrazoia. 
Non dago gure sen primitibo hura? 







No hay comentarios:

Publicar un comentario