jueves, 14 de octubre de 2010

Hedabideen aniztasuna

"Hey hey Tony hey, how many children have you killed today?". Hauxe izan zen Tony Blair-ek, Dublinen heldu berria zena, entzundako lehenengo agurra. 


Ministro britaniarra izan zena bere liburuaren kopiak sinatzera joan zen Dublinera pasadan irailaren 4an. Polikariaren lana (benetan politikari dela esateak zeharo zalantzan jartzen nau), The journey izenekoa, bere bizitzan zehar izandako esperientzien nahiz oroitzapenetan oinarrituta dago. 2003an Irakeko gerraren inguruan mintzatzen da gizona liburuan, betiere guda horren aldeko jarrera erakutsiz.


Dublineko bidaian, jendeak harrera ona izango zuela espero zuen Blair-ek. Hala eta guztiz ere, ez zen horrela izan (zergatik ote?). Hara iristean ze nolako panoramarekin topatu zen! "Blair Blair, Bush's man, blood blood in their hands...", "arrest the butcher Blair"... Gizon "gizajoa" dela esan genezake, bere iraganeko erreferenterik ezagutuko ez bagenu. Dena den, ez dut uste jende asko bere alde jarri izan zenik. Behintzat egun hartan, egoera hartan, leku hartan. Izan ere, gerraren aurkako aktibistez josita zegoen Irlandako hiriburua. Beren kexak azalaratzeko nahaiarekin, Blair-i arrautzak eta zapatilak jaurti zizkioten.  


Dublineko aktibistek jokabide zuzena izan zutelakoan nago. Ez dago eskubiderik halako pertsonek mundu osoa kontrolatzea. Eta besteok, zer? Ez al dugu eskubiderik erabakiak hartzeko ala? 


...................................................







Blog honek adierazten duen bezala, hedabideak eta gizakiok, gizakiok eta hedabideak gaude, elkar loturik. Egungo egoeran, komeni da komunikabide bakoitzak eskaindutako informazioa pixkat analizatzea. Desberdintasunaz mintzatzea. 


Horren ondorioz, hona hemen hedabide ezberdinek (Sky news eta RT) argira emandako albiste bera. Kasu honetan, arestian aipatutako Tony Blair-en kasua. 
Nork informatzen du hobeto? Nork ematen du informazioa xehetasun gehiagorekin? Zer nolako jarrera dute? 


Argi dago iritzi bereko komunikabideak ez direla. Sky news "Blair-en alde" dagoen heinean, RT-koek beste era batean kontatzen dute albistea, aktibistek egindakoa begi onez ikusiz, eta baloratuz. Bi komunikabideen alderik nabarmenena informazioa emateko modua da, eta horrek dena baldintzatzen du. Sky news-ek aurkezlea eta berri emaile berezia ditu, hau da, ahotsa jarri diote grabatutako horri. Orduan, ez dago albistea interpretatzeko beharrik, edota ez da egoera bere osotasunean ikusten. Bestean, aldiz, ez dago inolako ediziorik. Berria kamaragileak grabatu duen bezala aurkezten da, eta honek darama guk gertaera gehiago sinistea. Ez al da horrela? 


Hortaz, mila modu desberdin daude albiste bera jasotzeko, komunikabide anitzak daudelako, eta gehienetan ez dutelako erabat koinziditzen. Eta hau da gakoa, edo guri gehien interesatzen zaiguna: ZE HEDABIDE AUKERATU BEHARKO DUGU MUNDUAREN BERRI IZATEKO? Galdera zaila. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario