jueves, 7 de octubre de 2010
"La revolución de los medios" (YouTube)
Bideo honek erakusten digu zer nolako aldaketak ari diren gertatzen (eta gertatuko diren hemendik urte gutxira) komunikazio eta informazio alorrean.
XX. mende amaieran teknologiak urrats nabariak eman bazituen ere, azkenengo hamarkada honetan lortutako emaitzak sekulakoak izan dira. Jendea gero eta gehiago ordenagailua erabiltzen du, edozertarako, bai lan egiteko, bai denbora librerako. Eta horixe, hain zuzen ere, ikus dezakegu bideoan.
Teknologia berriak direla kausa, figura berria sortu da gure gizartean, "prosumer" izenekoa. "Prosumer" delako hau edonor izan daiteke, eta sarean sortzaile gisa nahiz konsumitzaile gisa aritzen dena da. Egia esan, gero eta aukera gehiago dugu informazioa sortzeko edo behintzat osatzeko Interneten bidez. Izan ere, programa edo web orrialde anitzak (nagusiena Wikipedia entziklopedia birtuala) daude, zeinen bidez edonork aukera duen informazioa igortzeko. Orokorrean, aukera hori ematea ondo dago, horrela gizakiok komunikazioan "pasiboak" izan beharrean "aktiboagoak" bihurtzen garelako. Bestetik, komunikazioan elkar-trukaketa polit bat egotea oso komenigarria da, ezagutza maila altua izateko asmoz, baita gure esperientziak besteekin partekatzeko ere.
Dena den, eta gauza guztiekin gertatzen den bezala, honek guztiak ezin du abantailak baino ekarri. Bada, desabantailak badira (eta ez gutxi, gainera). Hasteko, edozer informazioa igortzeak eta horrenbeste egoteak sekulako desinformazioa eta saturazioa dakar. Askotan, milaka iturri izateak ez digu laguntzarik eskaintzen, eta informazioa ahalik eta garbien jaso beharrean, datuak nahastuta ematen dizkigute. Honetaz gain, eta aurretik esan bezala, jendeak ordu asko igarotzen ditu sarean. Gehiegi. Eta horrek dakar beste mundu bat sortzea, mundu birtuala, alegia. Hainbeste ordu sarean murgilduta egoteak sentipen berriak sorrarazten ditu (Second Life-n gertatzen den antzera). Bizitza berriak, eta bizitzeko modu berriak ere bai. Azkenean, jende askok benetako errealitatea eta "pantailako errealitatea" nahasten ditu.
"Experience is the new reality" esaldiak ikus dezakegu bideoan. Badirudi egun benetan baloratzen dena esperientzia izatea dela. Baina, halaxe al da? Errealitatea ba al da ordenagailuan bizi izandako esperientzia? Benetan, jasan behar duguna...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario