domingo, 31 de octubre de 2010

Mundu erreala ala mundu birtuala?

Orain dela ia bi hamarkada, Internet sortu eta hedatu egin zen. Orain, 2010 urtean, arrakasta handia du hedabide honek mundu osoan zehar, gure egunerokotasunean zati handia berak betetzen duelarik. Bada, Internetek gauza asko eskaintzen dizkigu: musika, edozer gairi buruzko informazioa, argazkiak, jendea ezagutzeko aukerak... eta hoiek guztiak, mundu bateri dagokie, mundu birtualari, alegia. 


Gauzak horrela, mundu birtualak mundu erreala ordezkatzen du. Zentzu guztietan, gauza guztiak ordezkatzen ditu. Mundu berriak jada ikusi ditugu pantailan, objektu berriak, leku ezezagunak mundu errealan, baina jendea ikusi dugu? Harrigarria bada ere, jendea ere ordezkatzen hasi da Internet. Horren adibide esanguratsuena Second Life dugu, norberak sarean "bizitzeko" ahalmena ematen duena. Horrela, jendeak beste bizitza berri bat egiten du sarean, berea ordezka daitekeena, nahiz eta erreala ez izan. 
Arestian aipatu dut jendea ere ordezkatua izaten dela Internet, Ananova kazetaria bezala. 
Zein izango da mundu birtualaren hurrengo urratsa?



sábado, 30 de octubre de 2010

Invictus, By Clint Eastwood

Clint Eastwood-ek ez nau harritzeari uzten. Inoiz ez du egingo. Bera beti izan da zinemako "onenetariko" bat. Beti. Gaztea zenetik, orain arte, 80 urte dituelarik. Beraz, esan dezakegu nagusia izateak ez diola bere zuzendaritza lanetan ibiltzea ekiditu. Eta hori denontzat onuragarria izan da. Eskertzeko modukoa. Izan ere, azken urteotan egindako lanak bikainak izan dira. Ondorengo hauek aurki ditzakegu: Million dollar baby, Banderas de nuestros padres, Cartas desde Iwo Jima, Gran Torino eta Invictus. 
Denak hunkigarriak, erakargarriak, gogorrak... bizitza bera bezalakoak. 


Asteburuero filmak ikusteari ekiten diot, astean zehar ez dudalako denbora askorik. Eta atzo, Invictus aukeratu nuen. Oso ona iruditu zitzaidan, ukitzen duen gaiagatik (Hego Afrikako biztanleri beltzak jasandako apartheid), baita bi aktoreen, hots Morgan Freeman-en eta Matt Damon-en lanagatik. Freeman Nelson Mandelaren paperara erabat egokitzen da bere keinu berdinak eginez, hitz egiteko modu berbera izanez... eta horrek asko lagundu du pelikulak emaitz onak lortzea.  


Askotan, aitak esan dit harrigarria dela Athleticek zer nolako indarra duen, masak mugitzeko eta jendea, mota ezberdinetako jendea, ideologia edo filosofia desberdinetako jendea elkartzeko. Halaxe da. Filmean gauza bera ikus dezakegu. Mandela presidenteak bere herrialdeko arlo guztietan (ekonomian, ogasunean, hezkuntzan, indarkerian...) aldaketak egin behar bazituen ere, berak bertoko Rugby taldeari lehentasun handia eman zion. Bere helburua? Kirol horretako partiduen bidez, jendea, zuriak eta beltzak, aberatsak zein txiroak... biltzea zen. Antza, "garrantzia gutxiko" partiduaren bidez, Mandelak bere xedea lortu zuen. Hori da pelikularen muina, erabat emozionala dena.   

viernes, 29 de octubre de 2010

... eta hurrengo proiektua!

... Nafarroako gazteluak!!! Bikoteka jarrita (edo banaka) gazteluen inguruko erreportaia sortu beharko dugu. 
Nik Anarekin egingo dut bideoa, kortoa, Gaztelugatxeren inguruan. Oraindik ez bagara hasi lan honekin, ideiaren bat badukat. Gogoa dut halako lanatxoak egiteko. Azken finean, ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari gara, grabatzeko, editatzeko, gidoiak idazteko... praktikatzeko. Eta ikasteko, noski. Horren ondorioz, halakoak egiteak izugarri erakartzen nau. 


Hona hemen gazteluen inguruko bideoa. Ea halako emaitz ona lortzen dugun!

miércoles, 27 de octubre de 2010

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa Nafarroako konkistan



Nafarroako konkistaren inguruan idatzi idatzi egin da. Baina, gutxi dakigu egungo Euskal probintzietan gertatu zenari buruz. Zer bizi zuen hango jendeak? Zer nolako egoera eman zen?

martes, 26 de octubre de 2010

Precious

Film gehienek ez dute gauza askorik esaten. Iciar Bollaínek esaten duen bezala, zuzendari askok beren istorioa kontatzen dute eta kitto. Ordea, ez dute ikuslegoa hunkitzen, emozionatzen... edota pentsarazi egiten. Ondorioz, askotan ez gara ohartzen zinema horretarako egina ere badagoela. Irudien bitartez, eta soinuaren bitartez, jendeari "zerbait" emateko. Jendeak film bat ikustean zerbaitekin gelditzeko, ikasteko, negar egiteko, barre egiteko. Ikasteko. Mundua beste era batera ikusteko. Minorien istorioak ezagutzeko. Zorionez, badaude zenbait pelikula, zeinetan ikuslegoak aukera duen hau dena bizitzeko. Eta horren adibide dugu Precious. Filme gogorra, baina liluragarria, hunkigarria, polita... borobila. Benetakoa.   




domingo, 24 de octubre de 2010

Ama Lurra eta gizakiok

Arestian aipatu bezala, Venezuelako enbaxadorea den Julían Isaías Rodríguezek emandako hitzaldira joateko aukera izan genuen. Hitzaldiak bi ordu eta hogei minutu iraun bazuen ere, ez zen oso astuna izan. Ez. Interesgarria izan zen tipoak jorratutako gaiak, Rodríguez bera ere interesgarria iruditu zitzaidan bezala. 


Hitzaldiak, "La otra historia de la indepencia" izenpean, nire ezagutza areagotu zuen. Egun hartara arte, ez nekien horrenbeste Venezuelan nahiz Amerikako lurraldeetan eman den egoeraren inguruan. Ordea, hitzaldiak datu asko eskaintzeaz gain, hango biztanlearen ideologiara gerturatu ninduen. Edo behintzat, bertakoen filosofia ulertzea lagundu ninduen. 


Amerikak bizi izandako kolonizazioen inguruan mintzatu zen gizona, eta ze nolako eragina izan zuten kolonizazioek bertakoen bizimoduan. Historiak ezagutzen du bizitzan gertatutako pasarte hau, baina, kolonizatzaileen hotsa bakarrik daki. Horren ondorioz, benetan gertatu zena ezezaguna izan da leku gehienetan eta isildu egin da, jendea ahazteko asmoz. Bada, gertaerak itxuraldatu ziren. Dena den, badago zenbait gauza inork ezin duena ukatu, hala nola, bertakoek jasandako errepresioa. Kulturen guda horretan, beren lurretan bizi zen jendea izan zen gehien sufritu zuena. Gehien jasan zutena. Haientzat munduko gauzarik garrantzitsuena Ama Lurra zen. Lurra, ura, belarra, zuhaitzak, ibaiak, fruituak... zorua. Haien filosofia, haiek bizitzeko modua. Eta konkistatzaileek (kriston kabroiak zirenak) beren bizitza amaierara eraman zuten. Dena kendu zieten hara heldu zirenean. Han zibilizaziorik ez balego bezala, jende hura existitu ez balitz bezala. Ama Lurra, beraz, desagertzeko zorian zegoen. Baina, zorionez, oraindik badago jendeak zeina bere kultura, filosofia hura mantentzen duen. 


Enbaxadoreak Ama Lurra bertokoentzat bizitzeko arrazoia dela esan zuen. Naturan bizi dira, naturak eskaindutako balibideen bidez bizirauten dute. Naturarekin hartze-eman berezia dute Hegoameriketako jende gehienak. Zergatik gainerako kultura askok ez dute ulertu haien bizitzeko bizimodu hura? Eta zergatik eredutzat hartu beharrean, harekin akabatzen saiatu dira? 
Inoiz ez dut ulertuko kolonizazioen arrazoia, ezta Ama Lurrarekin akabatzearen arrazoia. 
Non dago gure sen primitibo hura? 







Hugo Chávez, benetan ezagutzen dugu?





Julián Isaías Rodríguez, Espainian den Venezuelako enbaxadorea, urriaren 21ean EHU-tera joan zen, "Independentziaren beste historia"-ri buruz mintzatzera. 
Gaia dexente jorratu zituen eta interesgarriak izan ziren. Aipatzekoa dugu Hugo Chávezen inguruan komentatu zuena. Haren ustez, Espainian nahiz Euskal Herrian Venezuelako presidenteak egindako lana ez da ondo baloratzen. Irudi txarra hedatuta dago haren inguruan. Eta harrigarria iruditzen zaio Rodríguezi, guztiz arraroa. Beharbada ez dugu presidenteak egindakoa bere osotasunean ezagutzen. Beharbada gehigo arakatu beharko dugu. Nork daki. 

sábado, 23 de octubre de 2010

Olatuan

Adrenalina bete-betean. "Kortxeroaren" olatua bere amaierara heltzear dago, baina momentu horretan "klimaxean" dago. Jada badaki momentu horrek gutxi iraungo duela. 2 segundu, 3, 4 akaso? Dena den, horrek merezi du. 


Abuztuan Sopelako hondartzan

Sare sozialak, denontzat eskuragarri

Denok pentsatu dugu noizbait sare sozialen erabilpena gazteetan mugatzen dela. Antza, ez da horrela. Bada, kargu politikoetan aritzen diren askok komunikatzeko era berri hau darabilte. Horren adibidetzat jo dezakegu Venezuelako presidentea den Hugo Chávez, zeinak Twitter-a erabiltzen duena. 
Sare sozial honetan inskribatu zenetik, arrakasta handia izan du eta mezu mordoak jasotzen ditu egunero, 300 mila jarraitzaile baino gehiago dituenez...
Iniziatiba honen helbururik nagusiena herritarren iritzia presidenteak ezagutzea da. Gauzak horrela, Chávezek sistemaren aurkariek plazaratutako salaketak eta kexak jaso izan ditu. Denetarik jaso behar du. Mezu guztiak ez dira bere aldekoak izango. Argi dago. 


_______________________________________________________


Beste ikuspuntu batetik begiratuz, teknikoago batetik, ondorengo bideoak (aurreko atalean komentatu dudana eskaintzen duena) oso elementu interesgarri ditu. 
Hasteko, aurkezlea eta espazioa oso ondo konbinatuta daude. Atrezzoa edo utilería, hau da, eszenatokira egokitutako elementuak giro aproposa egiteko, neurrira jarrita daude, lekuz kanpoko inolako objeturik aurkitu gabe. 
Bestetik, errotuluen eta kareten erabilpena ona izateaz gain (beharrezkoa delako aurkezleak emandako datuak irakurtzea), kolore egokiak ageri dira: zuria, beltza eta urdina. Horrek dakar testua irakurtzea erraza izatea, baita erakargarria izatea ere. 
Amaitzeko, neuk esango nuke aurkezlearen posizioa, hitz egiteko entonazioa eta keinuak ezin hobeak direla halako informazioa eskaintzeko. 


Hona hemen komentatuko bideoa:

miércoles, 20 de octubre de 2010

Egungo iraultza nagusiena: Sare sozialena

Harrigarria da bideo honek erakusten dituen zifrak. Egun, badakigu sare sozialak egunero erabiltzen dugun kontua dela. Hala eta guztiz ere, ez dugu imajinatzen horrenbeste denbora, jende... dagoela mundu birtual horretan sartuta. Baina halaxe da egungo egoera.
"Nosotros no buscamos las noticias, ellas nos encuentran". "En un futuro ya no buscaremos ni productos ni servicios, ellos nos encontrarán vía red social". Baieztapen hauekin bat nator ni. Gizakiok Interneten komunikazioaren eta informazioaren sortzaileak bihurtu gara. Kontsumitzaileak ere bagara, betidanik izan gara kontsumitzaile. Elkarreragina edo interakzioa izugarrizkoa dagoela soma dezakegu. Antza gizakiok oso parte hartze handia dugu. Baina pasiboak izatera ere heldu gara. Izan ere, eskura dugu dena, eta ez da esfortsu handirik egin behar zerbitzuak kontsumitzeko. Horregatik arestian jarritako esaldia: zerbitzuak gu aurkituko gaituzte. Oraindik ez bagaituzte aurkitu...


lunes, 18 de octubre de 2010

Mulholland Drive, by David Lynch

Behin, frantzeseko irakaslearekin zinemaren inguruan berba egiten ari ginela, David Lynch izena agertu zen. Niri ezezaguna egin zitzaidan izen hura, eta irakaslea harrituta gelditu zen. "Zu ez al zaude ikus-entzunezko komunikazioa ikasten, ala? Ba zuzendari hau, nahi ta nahiez ezagutu behar duzu". Gauzak horrela, klasea izan genuen hurrengo batean haren DVD bat ekarri zidan. "Beharbada ez zaizu gustutako, edo nork daki... oso film berezia da. Ezberdina. Beste ikuspuntu batetik egina... baina ikusi, ikusi behar duzu". Eta atzo, igandea zela, manta hartu, sofan etzan, eta arreta handiz filmea ikusteari ekin nion. 


Mulholland drive izenekoa, Naomi Watts da pertsonaia nagusia, nahiz eta hasieran beste emakumea pertsonaia nagusia dela pentsatu (Laura Elena Harring). Nire irakasleak esan zidan bezala, pelikula berez oso arraroa da, baina bere "gauza" dauka. 
Badirudi dena ulertzen dela, ez dagoela zailtasun handirik haria galtzeko... baina une batetik aurrera, hasieran izandako suposizioek ez dute ezertarako balio. Nolabaiteko aldaketa dago ikuslearen jarreran. Izan ere, pertsonaia nagusia zena (edo behintzat hori pentsatzen dena), bigarren plano batera doa, eta beste batek aurrekoaren lekua betetzen du. Horrek darama ikuslea pentsatzea ez duela deus ere ulertu. Harrigarria da istorioa. Ikuspuntu arrazional batetik, ez dago filmearen zentzua lortzerik. Berriz, instintoa edo sena kontuan hartuz, gauzak aldatzen dira. Dena den, beti gertatzen den bezala hedabideen aurrean gaudenean interpretazioaren aniztasunak daude. Eta hori da, hain zuzen ere, filme honek duen koska. Interpretatzeko gaitasun handia ematen duela. Amaiera borobila badauka ere, filmaren xehetasunak norberaren arabera eraiki daiteke. Eta horrek filma harrigarria egiten du. Originala.  
Merezi du ikusteak. Benetan. Baita berrikustea ere (nik hori egin beharko dudala uste dut...). 


Hemen uzten dizuet filmaren pasarte bat. Nire ustez, bereziena. Planoen trataera oso zainduta dago, musika, jarraikortasuna... Sekuentzia bikaina, betiere nire ikuspuntutik. 

sábado, 16 de octubre de 2010

Nolako unibertsitatea komeni zaigu?

Blog honetako beste eguneraketa batean komentatu nuenez, azkenengo urtetotan aldaketa nabariak ari dira gertatzen teknologian. Teknologia izugarri hedatzen ari da, eta egun ia edonon aurki dezakegu. Uneoro. Badirudi gurekin batera bizi dela. Gauzak horrela, gizakiok aro berri honetara egokitzen ari gara, pixkanaka pixkanaka. Teknologiara egokitu behar dugu gure burua, arlo guztietara, gainera. Horregatik, irakasketa prozesuan eta metodologian aldaketak egin behar dira. "Mundua bere osotasunean  aldatzen ari da, eta ikasteko metodologia ere aldatu beharra dago". Hauxe da Gorka J. Palazioak, atzo (urriaren 15ean) emandako hitzaldiaren muina. 
Adituaren ustez, egun unibertsitate gehienetan indarrean dagoen ikasketa metodo berria, Boloniakoa, alegia, oso ondo planteatuta dago. Izan ere, metodo honek kontuan hartzen du teknologia berrien erabilera. Honen arabera, ikaslea bera ikasketa prozesuaren protagonista da, eta kontsumitzailea izateaz gain, sortzailea ere bada. Beharbada "Gutemberg-en galaxia" baino are konplikatuagoa da teknologiaren aro berria ikasleontzat, baina behintzat, parte hartzeko erraztasun handiagoa ematen du, baita irekiagoak izateko aukera ere. Honek oso argi du Palaziok, eta bere ustez, ikus-entzunezko produktuek erabilgarriak izan behar dute irakaskuntzan. Hasiera batean, pizarrek, transparientziek... arrakasta handia izan zuten. Ordea, egun, iraganeko ohiturak aldatu behar dira, eta Internet-ek eskaindutako guztiari ongi etorria eman behar diogu. "La tecnología vuela, no corre", esaten du hizlariak, eta halaxe delakoan nago ni. Beharbada, teknologiaren akatsik nabarmenena dugu hau. Egunero berrikuntzak daude informatika munduan, eta horrek darama gauzak oso arin zahartzea. Oso "efímeroa" da teknologia. Ordea, erabilgarria, komenigarria, beharrezkoa, Palazioren aburuz. 




Zer nolako unibertsitatea nahi dugu guk, ba? Ba, aurrerakoia, denontzat irekia dena, berrizalea... Ezta? Gaur egun arte, "katedrak" izan dira unibertsitateak. Orain haien itxura aldatu beharra dago. Uniberstitateek AEBetako eredua jarraituz, aldakuntzak egin beharko dituzte. Bide berria hartuz gero, denontzat onuragarria izango da, oso. Irakasleak ez du irakatsiko bakarrik eta ikasleak ez du soilik ikasiko. Hartu-emana egongo da. Denok ikasiko dute, eta denok irakatsiko dute. Unibertsitate "utopikoa" aurkezten dizuet. Aukera hau ihes egitea utziko dugu? Goazen ba, mundu birtualera murgiltzera!



jueves, 14 de octubre de 2010

Hedabideen aniztasuna

"Hey hey Tony hey, how many children have you killed today?". Hauxe izan zen Tony Blair-ek, Dublinen heldu berria zena, entzundako lehenengo agurra. 


Ministro britaniarra izan zena bere liburuaren kopiak sinatzera joan zen Dublinera pasadan irailaren 4an. Polikariaren lana (benetan politikari dela esateak zeharo zalantzan jartzen nau), The journey izenekoa, bere bizitzan zehar izandako esperientzien nahiz oroitzapenetan oinarrituta dago. 2003an Irakeko gerraren inguruan mintzatzen da gizona liburuan, betiere guda horren aldeko jarrera erakutsiz.


Dublineko bidaian, jendeak harrera ona izango zuela espero zuen Blair-ek. Hala eta guztiz ere, ez zen horrela izan (zergatik ote?). Hara iristean ze nolako panoramarekin topatu zen! "Blair Blair, Bush's man, blood blood in their hands...", "arrest the butcher Blair"... Gizon "gizajoa" dela esan genezake, bere iraganeko erreferenterik ezagutuko ez bagenu. Dena den, ez dut uste jende asko bere alde jarri izan zenik. Behintzat egun hartan, egoera hartan, leku hartan. Izan ere, gerraren aurkako aktibistez josita zegoen Irlandako hiriburua. Beren kexak azalaratzeko nahaiarekin, Blair-i arrautzak eta zapatilak jaurti zizkioten.  


Dublineko aktibistek jokabide zuzena izan zutelakoan nago. Ez dago eskubiderik halako pertsonek mundu osoa kontrolatzea. Eta besteok, zer? Ez al dugu eskubiderik erabakiak hartzeko ala? 


...................................................







Blog honek adierazten duen bezala, hedabideak eta gizakiok, gizakiok eta hedabideak gaude, elkar loturik. Egungo egoeran, komeni da komunikabide bakoitzak eskaindutako informazioa pixkat analizatzea. Desberdintasunaz mintzatzea. 


Horren ondorioz, hona hemen hedabide ezberdinek (Sky news eta RT) argira emandako albiste bera. Kasu honetan, arestian aipatutako Tony Blair-en kasua. 
Nork informatzen du hobeto? Nork ematen du informazioa xehetasun gehiagorekin? Zer nolako jarrera dute? 


Argi dago iritzi bereko komunikabideak ez direla. Sky news "Blair-en alde" dagoen heinean, RT-koek beste era batean kontatzen dute albistea, aktibistek egindakoa begi onez ikusiz, eta baloratuz. Bi komunikabideen alderik nabarmenena informazioa emateko modua da, eta horrek dena baldintzatzen du. Sky news-ek aurkezlea eta berri emaile berezia ditu, hau da, ahotsa jarri diote grabatutako horri. Orduan, ez dago albistea interpretatzeko beharrik, edota ez da egoera bere osotasunean ikusten. Bestean, aldiz, ez dago inolako ediziorik. Berria kamaragileak grabatu duen bezala aurkezten da, eta honek darama guk gertaera gehiago sinistea. Ez al da horrela? 


Hortaz, mila modu desberdin daude albiste bera jasotzeko, komunikabide anitzak daudelako, eta gehienetan ez dutelako erabat koinziditzen. Eta hau da gakoa, edo guri gehien interesatzen zaiguna: ZE HEDABIDE AUKERATU BEHARKO DUGU MUNDUAREN BERRI IZATEKO? Galdera zaila. 


miércoles, 13 de octubre de 2010

Istorioa erabat amaituz



Beharbada ezaguna egingo zaizue argazkia. Beharbada ez. Dena den, hemen ikusten duzuena errealitatea bera da. Harrigarria bada ere, ez da prestatua izan den argazkia, ezta "dokumental" batentzat sortutako irudia. 

Antza, 1993 urtean Kevin Carter-ek, Sudanen zegoela, neskatoa ikusi eta argazkia ateratzea erabaki zuen. Hasiera batean, berak ez zuen pentsatzen irudiak horrenbesteko ohiartzuna izango zuenik etorkizunean. Baina, hilabete batzuk geroago argazkia erabat ezaguna zen munduko bazter guztietan. Baita Carter ere. Izan ere, argazkiak Pulitzer saria irabazi zuen eta azken 70 urteko gizakiaren historia laburbiltzen zuen imajina lez aukeratua izan zen. Geroztik, Carter-ek arrakasta handia izan zuen prentsa argazkigintzari zegokionez. Dena den, aurreikusita zegoenez, istoria ez zen ondo bukatu. Ezta ez zen ondo hasi ere. Carter-rek bere helburua lortu ondoren, neskatoaren eta buzokaren argazkia atera ostean, handik alde egin zuen. Argazki kamera eskuartean, handik urrundu zen, haurra bere atzean utziz. Bakarrik. Hiltzeko zorian, janda izateko zorian. 

Zergatik Carter-ek ez zuen ezer egin? Zergatik ez zuen haurra hartu eta berarekin ihes egin? Galdera hori behin eta berriro entzun behar izan zuen argazkilariak. Bere ingurukoen nahiz prentsaren presioa jasan behar izan zuen. Eta presioa murriztu baino areagotzen zela ikusita, bere buruaz beste egin zuen. Istorioa erabat amaituz.

jueves, 7 de octubre de 2010

"La revolución de los medios" (YouTube)



Bideo honek erakusten digu zer nolako aldaketak ari diren gertatzen (eta gertatuko diren hemendik urte gutxira) komunikazio eta informazio alorrean.

XX. mende amaieran teknologiak urrats nabariak eman bazituen ere, azkenengo hamarkada honetan lortutako emaitzak sekulakoak izan dira. Jendea gero eta gehiago ordenagailua erabiltzen du, edozertarako, bai lan egiteko, bai denbora librerako. Eta horixe, hain zuzen ere, ikus dezakegu bideoan.

Teknologia berriak direla kausa, figura berria sortu da gure gizartean, "prosumer" izenekoa. "Prosumer" delako hau edonor izan daiteke, eta sarean sortzaile gisa nahiz konsumitzaile gisa aritzen dena da. Egia esan, gero eta aukera gehiago dugu informazioa sortzeko edo behintzat osatzeko Interneten bidez. Izan ere, programa edo web orrialde anitzak (nagusiena Wikipedia entziklopedia birtuala) daude, zeinen bidez edonork aukera duen informazioa igortzeko. Orokorrean, aukera hori ematea ondo dago, horrela gizakiok komunikazioan "pasiboak" izan beharrean "aktiboagoak" bihurtzen garelako. Bestetik, komunikazioan elkar-trukaketa polit bat egotea oso komenigarria da, ezagutza maila altua izateko asmoz, baita gure esperientziak besteekin partekatzeko ere.
Dena den, eta gauza guztiekin gertatzen den bezala, honek guztiak ezin du abantailak baino ekarri. Bada,  desabantailak badira (eta ez gutxi, gainera). Hasteko, edozer informazioa igortzeak eta horrenbeste egoteak sekulako desinformazioa eta saturazioa dakar. Askotan, milaka iturri izateak ez digu laguntzarik eskaintzen, eta informazioa ahalik eta garbien jaso beharrean, datuak nahastuta ematen dizkigute. Honetaz gain, eta aurretik esan bezala, jendeak ordu asko igarotzen ditu sarean. Gehiegi. Eta horrek dakar beste mundu bat sortzea, mundu birtuala, alegia. Hainbeste ordu sarean murgilduta egoteak sentipen berriak sorrarazten ditu (Second Life-n gertatzen den antzera). Bizitza berriak, eta bizitzeko modu berriak ere bai. Azkenean, jende askok benetako errealitatea eta "pantailako errealitatea" nahasten ditu.

"Experience is the new reality" esaldiak ikus dezakegu bideoan. Badirudi egun benetan baloratzen dena esperientzia izatea dela. Baina, halaxe al da? Errealitatea ba al da ordenagailuan bizi izandako esperientzia? Benetan, jasan behar duguna...