miércoles, 7 de septiembre de 2011

EZEZAGUNARI... BELDURRA DIOT

Beldurra da sentitzen duguna ezezaguna den zerbaiten aurrean. Beldurra baina harekin batera milaka sentsasio berri bizitzen ditugu ere. Misterioaren eitea ere agertzen zaigu. Eta orduan konturatzen gara ezezaguna eta misteriotsua den hori ezagutu nahi dugula. Gure parte izatea nahi dugula, arestian beldurtzat hartzen genituen xehetasun guztiak zokoratuz... 

..............................................................

Bruselasen nago jada. Eta printzipioz uste dut kurtso guztia hemen igaroko dudala (gauzak okertzen ez badira). Atzo heldu nintzen eta momentuz oso sentsasio ona daukat. Hori bai, beldurra sentitu dut. Baina egia esan, honek ez nau kezkatzen. Badakit beldurra hori gaindituko dudala. Badakit segurtasuna hartuko dudala... eta horrek lasaitzen nau. Hona etorri aurretik, nire lagun min batek komentatu ninduen gaztelaniaz: "El miedo es una droga alucinante, una droga que no se puede dejar que te controle. Pero para usar el miedo como motor se necesita práctica, colocarte en una situación en la que te mueras de miedo. Al principio te entra pánico, pero al cabo de un rato te empieza a funcionar el sistema de autoprotección del cuerpo y cada vez te atreves a hacer más cosas. Acabas superando tus límites, y te sientes capaz de cualquier cosa". 

Beraz, ez naiz kezkatuko, eta hemen, Bruselasen, hiri ezezagun honetan, nire bizitza aurrera eramaten jarraituko dut. Euskal Herritik at egonda, era ezberdin batera antolatuko naiz, baina benetan, zeharo topera biziz!