domingo, 30 de octubre de 2011

Le noms de gens

Atzo gauean, ez neukan gogo handirik farra ona botatzeko. Hona etorri naizenetik aste guztietan bizpahiru aldiz irten naiz gauean (aste batean izan ezik), eta orain, egia esan, beste plan batzuk egiteko gogoak ditut. Horregatik, Aissak, Lorek, Angelok eta laurok film frantzesa bat ikusi genuen: LE NOM DE GENS. 


Lorek esan zuen asko gustatu zitzaiola, eta niri ere bai. Ikusiz gero, aise ohar zaitezke filma ez dela Hollywood-eko mitikoa, europarra dela. Eta niri, pertsonalki, askoz ere gehiago gustatzen zait estilo hura: naturalagoa, non sexua eta amodioa agertzen den ere bai, ironia, argazkigintza polita... 
Besterik gabe, hemen uzten dizuet trailerra: 


LE METRO ET "NON-LIEUX"

Betidanik gustoko izan dut metroan joatean, nire inguruko jendea begiratzea, eta pertsonon jokabideari arreta eskaintzea. Bilboko metroan, txikitatik egin dut hori, eta erabat polita eta interesgarria iruditzen zait. Hemen, Bruselasen horixe egiten jarraitu dut. Gainera, aukera handiago dago hemen. Bada, Europako erdigunean egonda, Bruselasek aniztasuna eskaintzen du. 

Egunero milaka eta milaka pertsonek metroa erabiltzen dute. Bilbon ez bezala, hemengo metroak uneoro jende kopuru handia biltzen du. Berdin du ordu bat edo beste ordu bat izan, beteta egoten da. 10 metro karratuko gune batean 18 pertsona egoten dira "elkarrekin", baina bakoitzak bere kontura. Ondo-ondoan badaude ere, ez da inolako komunikaziorik egoten beren artean. Ez dute elkar begiradak gurutzatzen, are gehiago hitzak. Arraro samarra egiten zait hori. Gizakiok, gizartean egotean komunikatzeko joera izaten dugu, baina espazio publikoko leku askotan ez dugu inolako komunikaziorik (berbala edo ez-berbala) izaten gure ingurukoekin. Badirudi momentu hoietan, guru gizatasunak ihes egiten duela, edota dortokak izango bagina bezala, gure baitan eskutatzen garela. Zer dela eta? Niri asko gustatzen zait ezezagunekin begiradak gurutzatzea, nahiz eta 5 minutu "elkarrekin" pasa eta gero, bakoitzak bere bidea jarraitu... 

domingo, 23 de octubre de 2011

Nola gustatuko litzaidake blog honek interakzio gehiago izatea!

INDIGNADOS BRUSELASEN

Pasadan larunbatean, hilak 15, mundu mailan milaka eta milaka pertsona irten ziren kalera, demokrazia eskatzeko asmoz. Bruselasen jende mordoa bildu zen. Eta hara joatea erabaki nuen nik. Hauek dira egun hartan ateratako argazki batzuk (argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, sar zaitezte orrialde honetan http://www.flickr.com/photos/uretan__blai/







viernes, 21 de octubre de 2011

BERRI ONAK HELDU DIRA BRUSELASERA

Berri onak heldu dira Bruselasera. Bai! Azkenean, lortu dugu Euskal Herrian bakea. ETAk jada terrorismoari ateak itxi dizkio, eta antza, betiko. Ez dugu atentatu gehiago jasan beharko. Ez dugu biolentzia gehiago ikusiko. Ezta intolerantziarik ere. 
Gaurtik aurrera, euskaldun guztion etorkizuna aldatuko da, eta erabat argi daukat onerako izango dela. Euskaldun guztion artean gure etorkizuna eraikiko dugu, betiere gure nahietara eta gure beharretara egokituz. 


Espero dut jende guztia, alderdi batekoa edo bestekoa izan, elkar entzutea, elkar errespetatzea... eta elkar ulertzea.
Espero dut, denon onerako aldaketak aurrera eramatea. Eta nola ez, GUK, EUSKALDUNOK, NAHI DUGUN ETA MEREZI DUGUN EUSKAL HERRIA ERAIKITZEA. 

jueves, 20 de octubre de 2011

EGUZKIA, BRUSELASEN?

Begok ateratako argazkia, Parc du Cinquantenaire-n. 

Harrigarria dirudien arren, pasadan hilabetean udako egun ikaragarri onak izan genituen hemen, Bruselasen. 6an hegazkina hartu aurretik, jende askok esan zidan: "Nerea, ez ahaztu  txamarra, euritakoa, eta botak. Bruselasen hotz handia egiten du eta...". Hori uste nuen nik ere bai! Ordea, irailean ez zuen euri handirik egin, eta are gehiago, beroa egin zuen! Hasiera batean, asko gustatu zaitzaidan halako eguraldia izatea. Baina egunak joan ahala, nekatuta nengoen. Non dago udazkena? Jada onartuta neukan udaren amaiera heldua zela, eta horregatik, udazkenaren zain nengoen.

Gaur, urriak 20 eguna polita dago. Tenperaturen jaitsiera nabari daiteke, asko gainera. Ostera, antza, eguzkia oraindik gurekin dago. Eta horrek, egia esan, poztasun handia ematen nau, negua etortzear badago ere.

lunes, 10 de octubre de 2011

JADA HILABETE BAT HEMEN

Jada hilabete bat igaro dut hemen. Europaren zentroan, Bruselasen. Lehenengo asteak luzeak egin baizitzaizkidan ere, dena oso azkar pasatzen ari dela somatzen hasten naiz. Pasadan urtean, Alemaniara joan zen lagun min batek hori sentitu zuen, eta horregatik, minutuero topera bizi behar duzula esperientzia esan zidan. Eta halaxe da. Halako esperientziak behin baino ez dira bizitzen. Egun gainera, nahiko eskuragarri dago Erasmus, Seneca... mota horretako programetan parte hartzea. Benetan, hori eskertzekoa da. Badago jende askori zeinari ez baitzaio interesatzen beste herrialde batera joatea, eta are gehiago, bakarrik joatea. Batzuei zaila egiten zaie jendea ezagutzea. Beste batzuei, ordea, zaila egiten zaie beren lurraldea atzean uztea. Eta niri, askotan saiatu arren, zaila egin zait ikuspuntu hori ulertzea: "nola da posible beste herrialde batean bizitzea, bazter guztietako jendea ezagutzea, hizkuntz anitzak entzutea behin eta berriro... laketgarria ez izatea?". Nire ustez, hori ezinezkoa da, erabat ezinezkoa. Baina, beno. Utz dezagun hauxe alde batera. Gaztelaniaz maiz esaten den bezala, "para gustos los colores".


Horren subjektiboa da gai hau... Gainera, pertsona bakoitzak bere erara disfrutatzen du Erasmusa. Ni nire Erasmusari  buruz arituko naiz blog honetan. Pixkanaka pixkanaka (presaka ibili gabe, eta "a mi ritmo") nire esperientziak, oroimenak, iruzkinak... argira ematen hasiko naiz. Esan bezala, pixkanaka pixkana, baina idatzi, idatzi egingo dut.


Baina... nondik hasiko naiz? Argazki batekin?