jueves, 27 de enero de 2011

Hitchcock, Psycho eta musika

Arraroa bada ere, atzo ikusi nuen (azkenean) Alfred Hitchcock-en Psycho. Gogoak neuzkan ikusteko eta  nahiz eta beldurra izan filmean zehar, oso gustura egon nintzen, sofan etzanda. 
Harrigarria da nola Hitchcockek lortzen duen ikuslegoa protagonista bera dela sentitzea, erabiltzen dituen plano subjetiboei esker. Hortaz gain, eszena guztien plano mota ezberdinak oso neurtuta daude, baita musika ere. Oso lan ona delakoan nago, azken eszena istorioa borobiltzen duelarik. 


Ziur nago eszena hau ezaguna egingo zaizuela. Ez irudiagatik, musikagatik baizik. Arreta handiz entzun ezazue musika, ez zer iruditzen zaizuen.  

lunes, 17 de enero de 2011

Colin Firth, Natalie Portman eta The social network

erenegun, urtarrilaren 15ean, Urrezko Globoen sari banaketa eman zen, Los Angelesen, hain zuzen ere. 


Aurten, The social network nagusi izan da, film honek 4 sari jaso baditu ere: Film onena, Zuzendari Onena, Soinu Banda Onena eta Gidoi Onena. Antza, Facebook sare sozial arrakastatsuaren inguruan doan film hau ikusteak merezi du (hala esan badidate ere...). 


Bestetik aipatzea, Natalie Portmanek eta Colin Firthek Aktoresa eta Aktore Onenaren saria jaso dutela, hurrenez hurren. Aktoresak El cisne negro filman egindako lanagatik, eta aktoreak El discurso del rey lanarekin. Pozten nau hauek garaileak suertatzeak. Izan ere, haien ibilbidean izugarrizko lana egin dutelakoan nago. Natalie Portmanen kasuan, V de Vendetta ikusterik baino ez dago. Eta Colin Firthen kasuan, Un hombre soltero eta Shakespeare in love, besteak beste. Ingelesak oso paper ezberdinen interpretazioak egin ditu eta horretan erakusten du gai dela edozer aurrera eramateko.


Honan hemen, saritutako aktoresa eta aktorearen speech-a. Interesgarria. 
                       


Informazio iturria: www.eitb.com

Blog

Blog izena hartzen du Elena Trapék egindako azken filma, eta honetan neska nerabeen istorioak agertzen dira. 


Oraindik zineman ez bada estrenatu ere (urtarrilaren 21an agerian izango dugu gure zinema-aretoetan), jada kritika ona jaso du ikus-entzunezko komunikazioko lizentziatura duen emakumearen lanak. Antza, Trapék nesken egunerokotasuna eta bizimodua oso ondo islatu du irudien bidez. Neskek, beren bizitzaz nazkatuta daudelarik, zerbait berria egiteko nahia dute. Aspertuta daude, eta hori ekiditzeko plan bat abian jartzen dute: haurdun gelditzea. Agian, pentsa dezakezue honek ez duela inolako zentzurik, eta beharbada istorioa ez dela erabat errealista. Dena den, esan beharra daukat, Elena Trapéri inspiratu ziona Gloucester AEBetako hirian egondako gertakaria izan zen, 17 adingabekoen haurdunaldia, hain zuzen ere. Berri hura oso deigarria iruditu zitzaion, kontatzeko modua. Horren ondorioz, horren inguruan informazio gehiago arakatu eta istorioari forma bat ematea erabaki zuen, zinearen bidez. 


Hona hemen filmaren trailerra:




Informazio iturria: www.bloglapelicula.com

domingo, 9 de enero de 2011

Bideo porno batek eragindako iskanbila Istanbulen

Eitb-n notizia bat irakurri eta erabat harrituta gelditu naiz. 


Istanbulen ikasle batek bideo porno bat unibertsitatean grabatu izanagatik Komunikazio eta Informazio Zientzien Fakultatea itxi egin dute. Hasiera batean pixkat arriskutsua ikusten zuten unibertsitako irakasleek lan hura aurrera eramatea, baina azkenean genero horretako film bat egin zuen ikasle batek. Antza, haren iritziz garrantzitsua zen "mota horretako pelikulak aztertzea, sexu eszenak oso amarrutsuak dira eta". Horren ondorioz, martxan jarri zuen proiektua, emaitz larria lortuz. Izan ere, unibertsitateko hiru irakasle kaleratuak izan dira, eta gainera fakultatea itxi dute. Bestetik, proiektuaren sortzailearen bila ari da polizia, baita horretan parte hartu duen aktoren (eta ikaslea dena) ere. 


Pertsonalki, halako generoa gustoko ez badut ere, harrigarria iruditzen zait nolako erreakzioa eman den. Ba al da normala halako gauzagatik, pertsona batzuei lanik gabe uztea eta jende batzuen ikasketak bertan behera uztea? Badakit beste kultura bati buruz ari garela, baina, dena den, honek ez dauka justifikatzerik. Zein izango da, ba, hurrengo urratsa giza adierazpen askatasunarekin akabatzeko? 


Informazio iturria: eitb (azken orduko notiziak)

Nire filmerik gogokoena... LE FABOLEUX DESTIN D'AMÉLIE POULAIN

viernes, 7 de enero de 2011

Life in a day

Life in a day dugu YouTube-n laguntza izan duen 90 minutuko dokumentala. Hau Kevin Macdonal film zuzendari arrakastatsuak (La sombra del poder, El último rey de Escocia) eraman du aurrera, eta hainbeste lan egin ondoren, film borobila lortu du bere lan taldeak.


Dokumentala munduko bazter ezberdinetan egun bakar bateko bizitza aurkeztean datza. Horretarako, ia 192 herrialdeko jendeak parte hartu du, 80.000 bideo eskuratu direlarik. Euskal Herria mailan ez bada parte hartzailerik egon, Espainiako estatuan 8 izan dira beren ekarpenak eman dutenak. 


Antza, hurrengo urtarrilaren 27an Life in a day estreinatu egingo da, zeina 28rako 25 hizkuntzatan baino gehiagotan ematea espero den.  


Haren estreinaldiaren zain egongo gara!


Informazio iturria: europapress.com 

martes, 4 de enero de 2011

Balada triste de trompeta, Alex de la Iglesia



Irudi hauek ikusi ostean, zer pentsa dezakegu? Ez al da harrigarria zelako ausardia izan duen Alex de la Iglesiasek film hau sortzeko?
Benetan, film bikaina, hunkigarria baina erabat erotasuna eta astakeria transmititzen du. 
Ezin da honen inguruan berba egin. Interesa izanez gero, ikusterik baino ez dago. 

lunes, 3 de enero de 2011

Abeslaria ala zinemagilea?

Urte berriarekin hasten gara, eta dagoeneko dokumental bat argira emango du Fermin Muguruzak. Antza, musika ez da bakarrik gipuzkoar honen zaletasuna. Bada, aurreko batean aurkeztutako Checkpoint rock dokumentala berak zuzendutakoa dugu. Honetan, Palestina eta hango musikari ezagunak dugu ardatza. Berriz, berri honetan Al Jazeerako ikusleentzat eginda dagoela esan daiteke. Nahiz eta eduki kulturalaren eta politikoaren presentzia egongo den, Muguruzak aurrekoa baino ludikoagoa izatea espero du. 


Urtarrilaren 14rako amaituta egotea pentsatuta dauka artistak, dena den denboraren aldetik nahiko estu ibiliko direla adierazi du eitb.com-en egindako elkarrizketan: "oraindik ere postprodukzioa falta zait egiteko".
Dokumental sorta hau (zenbait ataletan banatuta dago eta) Qatarreko telebistetan emititzeko eginak dira espresuki. Dena den, Fermin Muguruzaren blogean (http://www.muguruzafm.com/bitakora/index.php/eu), eta web orrialdean (http://www.muguruzafm.com) ikusteko aukera izango dugu. Hasieran, arabieraz imitituko dira, baina serieko zenbait atalek Al Jazeerako British katean ingelerazko subtituluak izango dituzte. 

Arrakasta izanez gero, Muguruza bere lana gainerako beste lekutan emititzen edo ezagun egiten saiatuko da, Mexikoko DOCSDF dokumentalen jaialdian, edota Donostiako zinemadian. Bestetik, ilusio handia izango litzateke gipuzkoarrarentzat EITBn emititzea: "nik uste dut jendeari gustatuko zaizkiola, kristoren dokumentalak dira". 


Laster ikusiko dugu zelako harrera izango duen. 
Zorte ona, Fermin!
Fermin Muguruza Yemen-eko emakume batekin

Informazio-iturria: eitb.com