lunes, 3 de enero de 2011

Abeslaria ala zinemagilea?

Urte berriarekin hasten gara, eta dagoeneko dokumental bat argira emango du Fermin Muguruzak. Antza, musika ez da bakarrik gipuzkoar honen zaletasuna. Bada, aurreko batean aurkeztutako Checkpoint rock dokumentala berak zuzendutakoa dugu. Honetan, Palestina eta hango musikari ezagunak dugu ardatza. Berriz, berri honetan Al Jazeerako ikusleentzat eginda dagoela esan daiteke. Nahiz eta eduki kulturalaren eta politikoaren presentzia egongo den, Muguruzak aurrekoa baino ludikoagoa izatea espero du. 


Urtarrilaren 14rako amaituta egotea pentsatuta dauka artistak, dena den denboraren aldetik nahiko estu ibiliko direla adierazi du eitb.com-en egindako elkarrizketan: "oraindik ere postprodukzioa falta zait egiteko".
Dokumental sorta hau (zenbait ataletan banatuta dago eta) Qatarreko telebistetan emititzeko eginak dira espresuki. Dena den, Fermin Muguruzaren blogean (http://www.muguruzafm.com/bitakora/index.php/eu), eta web orrialdean (http://www.muguruzafm.com) ikusteko aukera izango dugu. Hasieran, arabieraz imitituko dira, baina serieko zenbait atalek Al Jazeerako British katean ingelerazko subtituluak izango dituzte. 

Arrakasta izanez gero, Muguruza bere lana gainerako beste lekutan emititzen edo ezagun egiten saiatuko da, Mexikoko DOCSDF dokumentalen jaialdian, edota Donostiako zinemadian. Bestetik, ilusio handia izango litzateke gipuzkoarrarentzat EITBn emititzea: "nik uste dut jendeari gustatuko zaizkiola, kristoren dokumentalak dira". 


Laster ikusiko dugu zelako harrera izango duen. 
Zorte ona, Fermin!
Fermin Muguruza Yemen-eko emakume batekin

Informazio-iturria: eitb.com 

No hay comentarios:

Publicar un comentario