lunes, 29 de noviembre de 2010

The Beatles & iTunes

Michael Jackson-ekin gertatu zen bezala, orain inoiz baino gehiago saltzen ari dira ingalaterrako The Beatles taldearen diskak. Bada, bi miloi abesti baino gehiago eta 450.000 disko baino gehiago saldu dira munduan zehar iTunesen bidez. Apple-ek egindako eskaintza honen arrakasta ikusita, salmentak igoko direla aurreikusita dago. 



Hona hemen niri pilo gustatzen zaidan abestia: 

Erreportaietan murgilduz

Balkoi zaharra bizirik



Batzuetan badirudi objetuek, gauzek bizitza dutela. Badirudi edozein momentuan mugitzen hasiko direla, keinuren bat egingo dutela, usainduko dutela edota arnasa hartuko dutela. Baina, errealitatean, inguruko guztiak ematen die bizitasun sentsazio hura. Eta haien artean, koloreak, batez ere. 

viernes, 26 de noviembre de 2010

Checkpoint rock, canciones desde Palestina

Emozioz betetako dokumentala, ederra, atsegina, liluragarria, erakargarria... baina batez ere gizatiarra eta erabat hunkigarria dugu Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak egindakoa. 


Palestinako zenbait musikarik hartzen dute parte luze metraia honetan. Artista bakoitzak bere estilo propioa du eta norberak musikaren adar bati dagokio: batzuk hip-hop-ean eta rap-ean aritzen diren bitartean, beste batzuk Pink Floyd musika taldearen antzera jotzen dute eta beste batzuk bertoko musika-tresnak erabiltzen dituzte, tradizioari bizkarra eman gabe. Gizonezkoak nahiz emakumezkoak ikus ditzakegu, zaharrak nahiz gazteak... Baina denok dute komunean ezaugarri esanguratsua: Palestinaren egoeraz mintzatzen direla abestietan. Artea erabiltzen dutela palestinarren eskubide mugatuak, jasandako errepresioa, askatasunik gabeko herria... (azken finean, Palestinako egoera sozio-politikoa) erakusteko. 
Antza, palestinarrek egoera kaskarra dute, bidegabe ugari jasan behar dituztelarik. Nahiz eta egoera hura pairatu, haiek beren bizitza aurrera eramaten dute. Borrokalariak dira. Eta gainera, ez diote inoiz borroka horri amaierarik emango. Behintzat, gauzak hobetzen ez diren bitartean. 


"Bizitzak badauka
zenbait arrazoi bizitza ospatzeko 
Bizitzak badauka
tristuratik at aurrera egiteko" 
Fermin Muguruza, Checkpoint rock abestian



miércoles, 24 de noviembre de 2010

"Tim Burton's Cadavre Exquis" proiektu berria

Tim Burton Twitterreko jarraitzaileekin ipuin bat idazten ari da - EiTB Albisteak Teknologia

Linuxaren arrakasta

Linux softwar-a gero eta arraskatsuagoa da gure artean, eta gero eta gehiago erabiltzen da edonon. Izan ere, sistema honek abantaila handiak dauzka. 
Egia da, ordea, oraindik jende askok ez duela bere berri izan. Dena den, bere eitea gero eta nabarmenagoa da munduko herrialde askotan. Frantzia dugu adibide esanguratsua. 

Hona hemen Txileko TVN katean haren inguruan egindako erreportaia.


Ieje.tv

Hona hemen lagun batzuekin egindako korto metraia. 2009ko urtarrilean egindakoa da, Leioan. 
Ea gustokoa duzuen!!!!

lunes, 22 de noviembre de 2010

Teleberri bat egitean...

Gaurko egunerako aproposa iruditu zait ondorengo aurkezpena. Izan ere, arratsaldea unibertsitateko praktikak egiteko platoan eman dugu. EITBren antzera, teleberri bat grabatzen ari gara eta horretarako taldeko partaideek lana banatu behar izan dugu: badago erregidore bat, hiru kamera, bi errealizadore, aurkezleak, soinu teknikaria, gidoigileak...
Ezinbestekoa da talde lanean aritzean kide bakoitzak zer egingo duen zehaztea. Ezinbestekoa da antolazio on bat egotea talde lana aurrera eramateko, baita koordinazioa ere. Eta nola ez, denok parte hartzea. Nire taldean gustura nago. Denok gaude egiten egin beharrekoa (egia da, beti daudela batzuk beste batzuk baino gehiago egiten dutenak, ordea, orokorrean jendea bere beharra egiten ari da). Eta hori garrantzia handiko kontua da. 


Aurkezlei dagokionez, taldekideek oso ondo egiten dutelakoan nago. Ondorengo aurkezpenean agertzen diren puntuak errespetatzen dituzte eta. 


Infosaioak

View more presentations from palazioberri.

Web 2.0ko nabigazioa

Web20
View more presentations from palazioberri.

Aurkezpen honetan, Gorka Palazio irakaslea Web 2.0 inguruan aritzen da, eta honek irakaskuntzak zer nolako garrantzia izan ahal duen. Haren ustez, Interneteko zerbitzuak eta web-ak erraminta ezin hobeak dira irakaskuntzan hobekuntzak emateko. Web guneak (skype, twitter, flickr, blogger...) erabiliz gero, ikasleek gogotsuago ekingo zioten beren lanari. Egia izango ote da hori? Argi dagoena da, Palaziok esan zuen bezala Zamoran pasadan azaroaren 18an izandako hitzaldian, momentu onena norbait zeozer irakasteko pertsona horrek ikasteko gogoak dituenean dela. Edo bestela, esaten omen denez, "non gogoa, han zangoa". 

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Umap, euskarazko hedabide berria

Umap Twitter-eko euskarazko jardun guztiaren batzailea da. Sistema berri honek robot bat izango bailitzan lan egiten du: Twitter-eko erabiltzaile euskaldunak detektatu, eta jarraitzen ditu. Horrela, sare sozial honetan dauden erabiltzaileen mezu guztiak jaso eta euskaraz daudenak filtratzen dira.
Prozesu automatikoen bidez, unean uneko gakoak eta albiste nabarmenenak kalkula daitezke. 

Proiektu hau sortu eta abian jarri dute CodeSyntax-ek, Euskal Herriko software libreko enpresa arrakastatsuak. Aurten enpresa honek 10 urte betetzen ditu eta orain arte izandako emaitz onak ospatzeko proiektu berria aurkezten dute gaur bertan, Eibarreko Azitain poligono industrialean, enpresako egoitzan, alegia. Luistxo Fernándezek proiektu berriaren inguruko hitzaldia ematen du. 



Argazkiak.org | Umap euskaraz, Ipad batetik ikusia © cc-by-sa: sustatu

RSS infojarioak informazio iturri lez

Telebistako notiziak eta rotulazioa

Internet, bozkatzeko tresna ere bada

Internet gauza anitzetarako erabiltzen dela argi dugu. Gure egunerokotasunerako oso baliogarria da, bai lanerako baita gure bizitza pribaturako ere. Baina, ba al zaizue inoiz bururatu bozkatzeko ere erabilia izan dela? Ba halaxe da. 

AEBak, Belgikak, Indiak, Brasilek eta beste Ameriketako herrialdek Argentina, Txile eta Mexiko bezalakoek e-voting sistema hau habian jartzea erabaki zuten. Oraindik ez dago oso hedatuta, baina etorkizun hurbilean edonon erabiliko dela aurreikus daiteke. Izan ere, sistema honek desabantailak edo arazoak baino, abantaila asko eskaintzen dizkigu. Hasteko, boto kopurua zenbatzea oso erraza da, prozesu elektorala arintzea laguntzen du, mahaiaren kide kopurua txikiagotzen du eta abar eta abar. 
Baina, esan beharra dago, batzuetan arazoak egon daitezkela. Adibidez, gero eta hacker gehiago dago sarean era hauek sistema operatiboetan virusak nahiz informazio desegokia txertatu ahal dute. Ondorioz, kontu handiz ibili beharko dugu e-voting erabiltzen badugu. 

martes, 16 de noviembre de 2010

Zoriontasuna

Arratsalde hartan zoriontasuna neureganatu nuen. Arrazoi asko neuzkan sentsazio baikor hura izateko. Arrazoi dexente. Baina zerua, eguraldia, giroa horrela egoteak poztasun hura areagotu zidan.
Momentu hoiek edozer gauza baino gehiago gustuko ditut.

Paraje berriak ezagutu nahi?

Askotan, leku berriak ezagutzeko grina izaten dugu. Baina, ez dugu denbora askorik izaten bidaiatzeko edota gure nahi hori asetzeko. Beraz, zer egin dezakegu? Ba al dago beste alternatibarik munduko beste bazterrak ezagutzeko? Ba bai, badago. Izan ere, VT argazkigintza bezala, VT bideogintzak aukera hori ematen digu. Hori bai, teknika hau erabiliz, mundu birtualean ibiliko gara. Ordea, hain da erreala ikusiko duguna hemendik, ezen ez baikara ohartuko pantaila soil batetik hiri bati so egiten ari garela.
Hona hemen, VT bideogintzaren adibide bat. Esteka honetan sartuz gero, Melbourne (Australia) hiria bisita ahal izango duzue, helikoptero batean zoaztela. Inoiz ez al duzue txorien antzera hegaz egin nahi, hala? Horrela bada, ausar zaitezte honekin!


http://www.eduvlog.org/search?q=v%C3%ADdeo+esférico

domingo, 14 de noviembre de 2010

Gure begirada sopikuna denean...

Tunisiara joan nintzenean gauza dexente berezi samarrak iruditu zitzaizkidan. Ez bakarrik usainak (anitzak eta uneoro zeudenak), koloreak... edota kaleko giroa. Beste kontu batek nire arreta gehiago bereganatu zuen, hango jendearen begiradek, alegia. Komunikazioan oinarritutako begiradak, erabat sopikunak ziren begiradak. 











jueves, 11 de noviembre de 2010

Un prophète, réalisé par Jacques Audiard

Ez al zaizue inoiz gertatu film bat ikustea, gustokoa izatea, baina geroago gure iritzia aldatzea? Niri hori izan zen, hain zuzen ere atzo gertatu zitzaidana Un prophète ikusi ostean. 


Orain Pre Zinebi da Bilbo hirian, Zinebi izeneko zine dokumental eta labur metraiaren nazioarteko zinemaldiaren aurkezpena egiten duena, alegia. Pre Zinebi horretan ekintza asko antolatu dituzte, bai Euskal Herriko Gionisten elkarteak, bai zine eskolek Kinema bezalakoak, bai UPV/EHU unibertsitateak ere. Hoien artean, atzo proiektatutako Jacques Audiard-ek zuzendutako Un prophète. Proiekzioaz gain, Thomas Bidegain gionista ere ezagutzeko aukera izan genuen. Hain zen tipo interesgarria ezen film ostean berak hitz egin zuenean filma gehiago gustatu baitzitzaidan. 


"Nire helburua zinearen bidez errealitatea erakustea da. Beharbada, filmea gogorra da, baina bere ironia puntuak dauzka, eszena gozoak... azken finean bizi bezalako da", erabat arrazoia zuela iruditu zitzaidan. Gustura egon nintzen.


Hona hemen Un prophète-aren trailerra 

miércoles, 10 de noviembre de 2010

Freelancer-en adibide esanguratsua

Azkenengo urte hauetan oso ohizkoa da freelancer entzutea. Anglosaxoia dugun hitz honek era autonomo batean bere espezialitatean lan egiten duen pertsona esan nahi du. Egun, jende dexente aritzen da horrela, eta horren adibidetzat jo dezakegu Mikel Aiestaran. 


Izan ere, Mikel Aiestaran-ek egindako hitzaldietan, zer nolako baliabideak erabiltzen ditu? Antza, ez du baliabide askorik. Bideoan bertan ikus dezakegunez (http://www.palazio.org/2010/10/pasahitz-peko-bideoa.html), grabazioa burutzeko erabilitako gailua ez da oso "profesionala" eta kalitatea ez da egokia. Soinuaren aldetik, hitzak entzun entzun daitezke eta berak esandakoa uler dezakegu. Berriz, nekez egon daiteke edonor bere hitzaldia amaiera arte entzuten. Esaldiak pixkat distortsionatuta entzuten dira, eta horrek ez du bideoari behar bezain erakargarritasuna ematen. 
Gehienetan, freelance edo freelancer batek bere poltsikotik ordaintzen du dena. Hortaz, normaltzat jo dezakegu baliabideak oso murriztuta egotea eta dituenak oinarrizkoenak izatea. 


Badirudi, guri hurrengo lanean antzeko zerbait gertatuko zaigula. Ez dut uste baliabide askorik izango dugunik korto-metraia egiteko. Dena den, ideia on bat izaten badugu nahikoa  izango da guretzat. Azken finean, irudimena konturik garrantzitsuena izango da. Behintzat, gure egoera honetan. Ez al zaudete ados nirekin?

L'amour à Paris, Robert Doisneau

Il y a toujours une raison pour aimer quelqu'un qui est près ou loin de nous. Toujours. 

 

Seasons

Batzuetan ikus-entzunezko produktu batzuk gure interesekoak ez dira. Beharbada, jorratutako gaia guri bost axola zaigu, edota ez dakigu ezer horren inguruan. Dena den, korto-metraia, bideoa, edota luze-metraia zainduta, landuta edo ondo egina baldin badago, erabat erakargarri iruditu ahal zaigu. Hau da hain zuzen ere, niri gertatzen zaidana dokumental honekin, Seasons-ekin, hain zuzen ere. 

Dokumental hau mendiko txirrindularitzaren ingurukoa da eta bertan munduko profesionalen sentipenak, iritziak eta emozioak azaleratuta agertzen dira. Emaitz ezin hobea du bideoak, eta txirrindularitzan aditua edo maitalea ez banaiz ere, merezi du bideoa ikusteak. Erabilitako baliabideak ezin hobeak izan dira, ez bakarrik dituen planoengatik (anitzak eta ondo grabatutakoak izan direnak), baizik eta banda sonoroagatik ere, We are scientists taldearen musika ona duelarik.  

sábado, 6 de noviembre de 2010

Tentsio uneen sortzailea: musika

Aurreko eguneraketan, planoen inguruko bi bideo jarri ditut. Labur-metraia edo luze-metraia bat egiten dugunean, plano egokiak aukeratzea oso garrantzitsua dugu. Ikus-entzulearen arreta bereganatzeko eta bideoa interesgarri eta sinesgarri bihurtzeko ezinbestekoa da plano ezberdinak tartekatzea. Horrela, ikus-entzuleak ez du haririk galtzen eta gainera, ikusle pasiboa izan baino, bideoko protagonista bezain aktiboa delaren sentipena bereganatzen du. Beraz, unitatea hauek azken emaitzan eragina handia dutela agerian dago. 


Honetaz gain, zinemagitzan batik bat beti erabiltzen den kontua musika da. Badirudi soinuak bigarren mailako kontua dela. Baina, film on baten, labur metrai edota trailer baten ezaugarriak banan-banan ikerkuz gero, aise konturatuko gara musikaren presentzia uneoro dagoela. Izan leike, hutsuneren bat (isiltasunen bat) egotea, zeinak momentu berezi bat aurkeztuko duen. Dena den, musikak beti markatzen ditu tentsio uneak eta kutsu misteriotsua emango dio beti ekintzei. Musikaren arabera, istorioa era batera ala bestera interpretatuko dugu. Nahiz eta ekintza berbereko film bat ikusi, bi musika ezberdinetan ikusten badugu, gure interpretazioak aldatuko dira. Ez al da sinesgaitza?
Azken finean, musika ez da zinemaren elementu soila edota apaingarri xumea. Zinemagintza lengoaiaren parte hartzen duen elementua da, eta era berean, elementu adierazgarrienetako bat da. Filmean, ohartzen ez bagara ere, musika izateari uzten dio eta zinemagintzako lege semantiko propioei jarraitzen die
Normaltzat jotzen dugu musika egotea, baina ez balego filmeak beste zentzu bat izango luke, eta agian ez litzateke hain adierazgarria izango. 


Musikaren garrantziaz ohar zaitezen, egizue ondoko "esperimentua": jar ezazue eszena hau birritan, lehenengoa musikarekin, eta bigarrena, isiltasunean. Ze sentsasio transmititzen zaituzte bakoitzak? 



Planoak

Bideo honetan ikus dezakegu nola Palazio irakasleak planoen inguruan infortzen duen.



Hurrengo honetan, aldiz, xehetasun planoari buruz mintzatzen da. Plano hau normalean protagonista baten identitatea ezezaguna izateko erabiltzen da. Zineman oso teknika aproposa dugu.

miércoles, 3 de noviembre de 2010

He's gone

Surf munduan handienetako bat mito batean bilakatu da. 32 urte besterik ez bazituen ere, haren bizitza bere amierara heldu da. Antza, moskito batek heriotzarako bidea eskaini dio surflari profesionalari. Nik 2006an Mundakan lehenengo aldian ikusi nuen olatuaren gainean zegoela. Hurrengo edizioetan ere hura ikusteko aukera izan dut. Nire gustokoena da, edo, hobeto esanda, zen. Andy Irons izugarria zen. Ez bakarrik berak mundu horretan lortutakoagatik. Ez. Oso pertsona humila zen, familiarra... aita izateko zorian egon zen.


 "I surf because… it keeps my life at an even keel, without it I would tip into the oblivion”





Trapu zikinak, by UNTITLED

Hona hemen Untitled taldeak (Ana B., Amagoia O., Naike S. eta laurok osatutakoa) pasadan urteko abenduan egindako lana. Ikus-entzunezko mintzaira irakasgaiarako labur metraia hau egin behar izan genuen. Hasiera batean, kortoaren helburu nagusia raccord-a izatea zen, hau da, istorioak jarraikortasuna izatea. Horretarako, diegesiaren haria ez galtzeko, planoen arteko loturak eta konbinaketak egotea beharrezkoa zen. Hau izan zen gure taldeak lortutako emaitza. 
Zer iruditzen zaizue? 

3D, mundu birtuala sinesgarri bihurtuz

Aurreko atal batean esan bezala, gizakiok mundu birtualean gero eta gehiago murgilduta gaude. Hau zenbait arrazoik justifikatzen dute. Haien artean, sinesgarritasunak. Izan ere, zenbait teknika direla medio, mundu birtualak errealaren antz handia bereganatu du. Hiru dimentsiotako munduak eskaintzen ari dira Youtube-n, Interneteko bideo-jokuetan, Second Life-n eta beste hainbat sare sozialetan edo web orrialdetan. Honek erabat erakargarri bihurtu du Internet, baita beste motako ikus-entzunezko produktuak ere, zinema, esate baterako. Halako produktuak kontsumitzen ditugunean, badirudi mundu haietako pertsonaia bat garela, gure bizitza pantailan agertzen den protagonistarena bezalakoa dela... Gure mundu errealetik ihes egiten dugu, egunerokotasunaren arazoak ahaztuz, pertsonalitate berria bereganatuz... gure pertzepzioen gatibu izanez.

Hona hemen, marrazki bizidun batzuk, 3D-an egindakoak.


lunes, 1 de noviembre de 2010

Asteburuko planen bila?

Argazkigintza gustoko baduzue, ez ezazue aukera galdu Jon Cazenave argazkilari donostiarraren lana ikusteko. Erakusketa Bizkaiko Algorta herrian dago, Torrene aretoan, hain zuzen ere, eta azaroaren 14ra arte izango duzue ikusgai. 


Lan honen bitartez, Cazenavek bere abizenaren jatorria aurkeztu nahi du, baita euskal ohituren indarra, pilota adibide esanguratsuena harturik. Bilduma hau egiteko, 2010 urte honetan Euskal Herriko paraje askotatik mugitu da, jendeen bila, paisajeen bila, festeen bila... horrela, euskal kultura irudietan kontatuz. Lanaren ondorioa? Emaitza ona izatea, eta nola ez, bere xedea lortzea. 


"Askotan gertatzen da, norberak argazki bat ateratzen duela, esanahiarik bilatu gabe. Maiz, argazkia ateratzen da ezer ez pentsatu gabe. Gero, ordea, behin paperan egonda, interpretazioak agertzen dira, bakoitzak argazkiari esangura bat ematen diola... Niri hori gustatzen zait. Nik ez dut esango zer den argazki bakoitza. Norberak nahi duena ikustea, sentitzea". Hauxe esan zidan artista gazteak, erakusketaren opening-era joan nintzenean. 


Irudiek bere kutsu misteriotsua dute, gehienbat. Batzuk ilun samarrak dira, baina argitasunak itxaropen sentsazio bat sorrarazten du. Hau nire iritzia da. Bada, donostiarraren antzera, bakoitzak bere esangura bideratzen du. Eta hau dugu artearen magia.