sábado, 6 de noviembre de 2010

Tentsio uneen sortzailea: musika

Aurreko eguneraketan, planoen inguruko bi bideo jarri ditut. Labur-metraia edo luze-metraia bat egiten dugunean, plano egokiak aukeratzea oso garrantzitsua dugu. Ikus-entzulearen arreta bereganatzeko eta bideoa interesgarri eta sinesgarri bihurtzeko ezinbestekoa da plano ezberdinak tartekatzea. Horrela, ikus-entzuleak ez du haririk galtzen eta gainera, ikusle pasiboa izan baino, bideoko protagonista bezain aktiboa delaren sentipena bereganatzen du. Beraz, unitatea hauek azken emaitzan eragina handia dutela agerian dago. 


Honetaz gain, zinemagitzan batik bat beti erabiltzen den kontua musika da. Badirudi soinuak bigarren mailako kontua dela. Baina, film on baten, labur metrai edota trailer baten ezaugarriak banan-banan ikerkuz gero, aise konturatuko gara musikaren presentzia uneoro dagoela. Izan leike, hutsuneren bat (isiltasunen bat) egotea, zeinak momentu berezi bat aurkeztuko duen. Dena den, musikak beti markatzen ditu tentsio uneak eta kutsu misteriotsua emango dio beti ekintzei. Musikaren arabera, istorioa era batera ala bestera interpretatuko dugu. Nahiz eta ekintza berbereko film bat ikusi, bi musika ezberdinetan ikusten badugu, gure interpretazioak aldatuko dira. Ez al da sinesgaitza?
Azken finean, musika ez da zinemaren elementu soila edota apaingarri xumea. Zinemagintza lengoaiaren parte hartzen duen elementua da, eta era berean, elementu adierazgarrienetako bat da. Filmean, ohartzen ez bagara ere, musika izateari uzten dio eta zinemagintzako lege semantiko propioei jarraitzen die
Normaltzat jotzen dugu musika egotea, baina ez balego filmeak beste zentzu bat izango luke, eta agian ez litzateke hain adierazgarria izango. 


Musikaren garrantziaz ohar zaitezen, egizue ondoko "esperimentua": jar ezazue eszena hau birritan, lehenengoa musikarekin, eta bigarrena, isiltasunean. Ze sentsasio transmititzen zaituzte bakoitzak? 



No hay comentarios:

Publicar un comentario