viernes, 26 de noviembre de 2010

Checkpoint rock, canciones desde Palestina

Emozioz betetako dokumentala, ederra, atsegina, liluragarria, erakargarria... baina batez ere gizatiarra eta erabat hunkigarria dugu Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak egindakoa. 


Palestinako zenbait musikarik hartzen dute parte luze metraia honetan. Artista bakoitzak bere estilo propioa du eta norberak musikaren adar bati dagokio: batzuk hip-hop-ean eta rap-ean aritzen diren bitartean, beste batzuk Pink Floyd musika taldearen antzera jotzen dute eta beste batzuk bertoko musika-tresnak erabiltzen dituzte, tradizioari bizkarra eman gabe. Gizonezkoak nahiz emakumezkoak ikus ditzakegu, zaharrak nahiz gazteak... Baina denok dute komunean ezaugarri esanguratsua: Palestinaren egoeraz mintzatzen direla abestietan. Artea erabiltzen dutela palestinarren eskubide mugatuak, jasandako errepresioa, askatasunik gabeko herria... (azken finean, Palestinako egoera sozio-politikoa) erakusteko. 
Antza, palestinarrek egoera kaskarra dute, bidegabe ugari jasan behar dituztelarik. Nahiz eta egoera hura pairatu, haiek beren bizitza aurrera eramaten dute. Borrokalariak dira. Eta gainera, ez diote inoiz borroka horri amaierarik emango. Behintzat, gauzak hobetzen ez diren bitartean. 


"Bizitzak badauka
zenbait arrazoi bizitza ospatzeko 
Bizitzak badauka
tristuratik at aurrera egiteko" 
Fermin Muguruza, Checkpoint rock abestian



No hay comentarios:

Publicar un comentario