lunes, 1 de noviembre de 2010

Asteburuko planen bila?

Argazkigintza gustoko baduzue, ez ezazue aukera galdu Jon Cazenave argazkilari donostiarraren lana ikusteko. Erakusketa Bizkaiko Algorta herrian dago, Torrene aretoan, hain zuzen ere, eta azaroaren 14ra arte izango duzue ikusgai. 


Lan honen bitartez, Cazenavek bere abizenaren jatorria aurkeztu nahi du, baita euskal ohituren indarra, pilota adibide esanguratsuena harturik. Bilduma hau egiteko, 2010 urte honetan Euskal Herriko paraje askotatik mugitu da, jendeen bila, paisajeen bila, festeen bila... horrela, euskal kultura irudietan kontatuz. Lanaren ondorioa? Emaitza ona izatea, eta nola ez, bere xedea lortzea. 


"Askotan gertatzen da, norberak argazki bat ateratzen duela, esanahiarik bilatu gabe. Maiz, argazkia ateratzen da ezer ez pentsatu gabe. Gero, ordea, behin paperan egonda, interpretazioak agertzen dira, bakoitzak argazkiari esangura bat ematen diola... Niri hori gustatzen zait. Nik ez dut esango zer den argazki bakoitza. Norberak nahi duena ikustea, sentitzea". Hauxe esan zidan artista gazteak, erakusketaren opening-era joan nintzenean. 


Irudiek bere kutsu misteriotsua dute, gehienbat. Batzuk ilun samarrak dira, baina argitasunak itxaropen sentsazio bat sorrarazten du. Hau nire iritzia da. Bada, donostiarraren antzera, bakoitzak bere esangura bideratzen du. Eta hau dugu artearen magia. 








No hay comentarios:

Publicar un comentario