viernes, 31 de diciembre de 2010

Internautak eta sortzaileen bilkura

Pasadan astean, abenduaren 21ean Sinde Legea alde batera utzi zen Espainiako kongresuan. Antza, lege honen xedea Interneteko deskarga "ilegalak" ekiditzea zen, aldi berean ikus-entzunezko produktuen sortzaileen lana baloratuz. Esan bezala, legea ez zen onartu (nire ustez, gure onerako), eta giroa erabat deserosoa agerian egon zen. Horren ondorioz, atzo zenbait sortzaile (hoien artean Alex de la Iglesia) eta internautak (Víctor Domingo, Julio Alonso, Ramón Puchades, beste hainbaten artean...) bildu ziren haien artean adostasunak lortzeko.


Badirudi egindako bilkura horretan, denak pozik irten zirela. Interneteko negozio eredu berri bati buruz aritu ziren, eta puntu askotan kointsiditu zutela ikusi zen: "dena doan" egotea ezinezkoa dela, Sinde Legea ezin dela %100ean aplikatu, negoziaren eredua berrantolatu behar dela...


Interesgarritzat jotzen dut bilkura hau egitea. Bada, Internet oso tresna garrantzitsua dugu egun, zeinak hobekuntzen bat jaso dezakeen. Ala ez al da horrela? 

Víctor Domingo                                                                        Alex de la Iglesia


Informazio iturriak: EFE

Skype ilegalizatuta Txinan



Txinako gobernuak adierazpen askatasunaren aldeko erreformak egingo zituela zin egin bazuen ere,  esandakoa ez du bete. Oraindik, askatasun hura erabat urratuta dago, Interneten batik bat. Bada, sarearen bidez egiten diren deiak ilegalizatu zituzten atzo, hilak 30, Skype munduko zerbitzu arrakastatsuenari amaiera emanez.

Zein izango da txinatarrek jasan beharko duten hurrengo urraketa? Nahikoa da!

miércoles, 29 de diciembre de 2010

Xalbadorren heriotzean, Xabier Lete



"... nun hago, zer larretan
urepeleko artzaina, 
mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana". 

Xabier Lete


lunes, 27 de diciembre de 2010

WikiLeaks auziaren azken berriak




Iraupena: 1'16''
Ahotsa: Nerea Falagan 
Sintonía: Flurry (GarageBand, Mac)
Informazio iturria: berria egunkaria

WikiLeaks-en auzia bidejokuetara eraman da

Ulertzeko zaila bada ere, Julian Assange den WikiLeaks erakundeko sortzailearen inguruko bideojoku bat sortu dute. Interneten aurki dezakegun honetan, erabiltzaileak Assange izateko aukera du, eta horrela, Barack Obamaren ordenagailura joan beharra dauka, artxibo ezkutuak biltzeko. 
Ekimena izugarrizko arrakasta ari da izaten munduan zehar. Sebastian Moeys dugu jokoaren ekoizlea eta antza, harrituta dago bere jokoak horren arrakasta eta harrera ona  izateagatik. 




Ikus daiteke, beraz, WikiLeaks-en oihartzuna ikaragarrizkoa izan dela. Erakundearen presentzia edonon aurki dezakegu, bideojoku sinple batzuetan aurki dezakegun bezala. 
Horrela jarraituz gero, argi dago honen inguruan gauza gehiago emango direla. Baina erantzunik gabeko galdera askoren aurrean aurkituko gara. Zein izango da auzi honen inguruan emango den hurrengo urratsa? Ba al dago hau benetan gizartea era jakin batera bideratzen? Denborak erabakiko du. 

lunes, 20 de diciembre de 2010

Gazteluaren erreportaia: ZABALATE GAZTELUA



2. atazako bideolan hau Ana, Pati eta hirurok egindakoa da. 
Guk gaztelu asko aukeratzen ibili eta gero (Gaztelugatxe, Balmasedakoa, Butroikoa...) azkenean Zabalatekoaren inguruan erreportaia egitea erabaki genuen. 
Berez, gazteluari dagokionez, aztarna gutxirekin topatu ginen. Dena den, hara heldu bezain laster paisaia ederra behatzeko aukera izango genuela ohartu ginen. Horren ondorioz, grabatzerakoan inguruneari eta landarediari arreta handia eman dizkiogu.
Hau izan da gure grabazioaren emaitza. 


Ea gustokoa duzuen!

viernes, 17 de diciembre de 2010

Bye-bye Blake Edwards

Herenegun Blake Edwards-ek bere azkenengo momentuak bizi zituen.
Oklahomako zinemagile, gidoilari, produktore eta aktoreak lan handia, asko eta oso onak egin ditu bere bizitzan zehar. "La pantera rosa" fikziozko pertsonaia ezagunaren asmatzailea dugu. Baita Audrey Hepburn-ekin batera egindako "Desayuno con diamantes" filmaren sortzailea, kasu. 
Horren ondorioz, beti gogoratua izango da Edwards zinemaren munduan. Era un grande.  

jueves, 16 de diciembre de 2010

YouTube: hedabideen esku ala prosumer-en esku?

YouTube-k gero eta arraskata handiagoa du gure artean. Atzoko eguneraketan komentatu nuenez, kontsumitzaileok sortzaileak ere bagara, horren ondorioz, profesionalez gain YouTube-k zaleen bideoak ere badauzka. Beraz, ondorengo galdera formulatu beharko genuke honen inguruan: "noren lekua da YouTube, prosumer-rena edo hedabide ohizkoena?". 


Top 10 Youtube videos atalean sartuz gero, prosumer-ren bideoak oso arrakastatsuak direla ohar gaitezke. Haietarik askok, kalitate aldetik ez dira oso onak, dena den, bisita asko jasotzen dituzte. Honen arrazoia? Bideoek normalean duten kutsu umoretsua. Adibidetzat jo dezakegu "Charlie bit my finger again!". 




Bestetik, musikarien bideoak dira gehienbat ikusten direnak web gune honetan. Justin Bieber-en bideo klipa eta Lady Gagarena ditugu arrakastatsuenak. Gauzak horrela, ondoriozta dezakegu ohizko hedabideak ez direla hauen sortzaileak, produkture pribatuak baizik. 

Hortaz, aurreko galderari bueltatuko gara. Nor da Interenet aurrera daramana? Edo hobe esanda, nork du arrakasta handiena YouTube web gune honetan?  
Egun, prosumer-en garaian bizi gara eta kontsumitzaile nahiz sortzaile izan gaitezke. Aukera hura galduko dugu?

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Interneteko telebista


Bideo honetan ikus dezakegu RTVE zuzendaria den José Juan Gutiérrezek Interneteko telebistaren inguruan informatzen duela.

Antza, garai honetatik aurrera, telebistak ez du lehen bezain beste pisu izango eta bere erabilpena nahiko urrituko dela uste da. Horren ondorioz, jendeak kontsientzia berria behar du izan, zabala eta ohiturak aldatzeko gai egon behar du. Bada, Internet inoiz baino gehiago arreta handia eskatzen ari da.  


Gutiérrezek Interneteko telebista eta telebista arruntaren arteko ezberdintasunei buruz hitz egiten du. Asko dira berak emandako informazioak, dena den, nik batzuk aipatuko ditut.
Hasteko, Interneteko telebistak eskaintzen duen edukia ez da erabat "efimeroa" dena. Telebistak ez bezala, Internetek euskarri bat eskaintzen dio informazioari eta horrela, iraupena luzea (long time) izan dezake. Edukia, beraz, denbora luze egon daiteke eskuragarri.
Bestetik, elkarreragina dela medio, telebista arrunteko norabide bakarra norabide anitzak aldatzen du. Kontsumitzaileek, produktua jasotzeaz gain, beren iritzia, erantzuna emateko (feed-back) edota sortzaile izateko aukera dute.
Telebista mota honetan, audientzia kopurua ez da oso datu garrantzitsua. Telebista konbentzional batean, aldiz, zenbat eta audientzia handiagoa izan gero eta hobeto izango da. Interneteko edizioan, kopurua baino, audientziaren feed-back izatea nahikoa izango da. Telebista batetik bestera, kobertura territorialak erabat ezberdinak direla esan dezakegu.

Badirudi Interneteko telebistaren kontu honek iraultza bat suposatuko duela. Ez dakigu oraindik zer nolako norabidea izango duen, zenbat iraungo duen... Badakigu, ordea, aldaketa handiak nabarituko ditugula arlo teknologikoan, baita gure bizimoduan ere.

Euskal zinema zabaltzeko ekimena

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Zinema Euskaraz programa aurkeztu zuen atzo. Honen helburua? Jendeari zinema euskaraz ikusteko aukera ematea, euskara kultura zabaltzea eta euskara gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatzea. 

Iniziatiba hau abenduaren 22an hasiko da abian jartzen, Zinema euskaraz Gabonetan izena hartuko duelarik. 2011 urte osoan zehar, filmak eskainduko dira, inolako etenaldirik egon barik. 

Gauzak horrela, kulturklik.net eta eitb.com webguneetan doako 30 film baino gehiago streaming bidez ikusteko aukera egongo da. 

Animaziozko 20 filmen artean, "Unibertsolariak", "Betizu eta urrezko zintzarria", "Karramarro uhartea", "Crisis carnívora", "Cristobal Molón", "Munduaren bira doan" eta "La leyenda del Unicornio" izango ditu eskuragarri. Bestetik, "Aupa Etxebeste", "Ilargien sekretua", "Ander", "80 egunean" eta "Sukalde kontuak" bezalako tituluak ere aurkiko ditugu. 

Pertsonalki, interesgarritzat jotzen dut gure euskal gizarte honetan halako ekimenak egitea. Horrela, denborapasaren alorreko normalizazio-tresnatzat joko dugu gure hizkuntza. Gure beharra da eta. 

Informazioa http://www.hiru.com/ hartutakoa. 

lunes, 13 de diciembre de 2010

Crimen ferpecto, Alex de la Iglesia

Alex de la Iglesiak egindako filme asko ikusi ez baditut ere, orokorrean bere lana bikaina delakoan nago. 
Tarantino-rekin gertatzen den bezala, bere filmeek "bere kutsua" dute. Agerian dago, beraz, Crimen ferpecto berak egindako filmea dela, estiloa oso pertsonala duelarik. 


Crimen ferpecto izugarria da. Ia Eszenatoki bakar batean grabatuta dago, baina horrek ez du eragozten dinamismoa ez egotea. Planoen trataera eta beren arteko jarraikortasuna oso txukuna da. Baliabide guztiei errentasun guztia ateratzen diela esango nuke. Gainera musikak ikuslegoa giroan lekuraten du, ekintzan bertan. Horrek edonori inplikatzen den sentsazioa ematen dio. Behin blogean komentatu nuen bezala, musikak badu oso paper inportantea zineman, tentsio guneen sortzailea da eta.  
Bestetik, Guillermo Toledo bere paperara erabat ondo egokitzen da. Zuzendariaren aukeraketa on horrek egiten du filmaren azken emaitza borobila izatea. Zoriontzeko modukoa. 


Ez dut gehiagorik idatzi nahi. Bestela, gehiegizko informazioa emanez gero, ez zaizue filma erakarriko. Eta justu, kontrakoa da nire xedea. 



A ze familia Lourdesek duena! Zelako zoramena!

domingo, 12 de diciembre de 2010

FREE ASSANGE

(oharra: Blog honetan, nire helburua ez zen arlo politiko baten inguruan nire iritzia ematea, baina oraingo honetan, ezinezkoa zait nire baloraziorik ez ematea. Bada, munduko jende askok bezala, Julian Assange-ren atxiloketa ez dela bidezkoa pentsatzen dut. Inondik inora ere.)



WikiLeaks-ek(euskaraz WikiFiltrazioak), nazioarteko irabazi-asmorik gabeko erakunde mediatikoak, eduki "ezkutua" duten artxibo filtratuak eta txosten anonimoak argira ematen ditu. Erakunde honen asmoa, beraz, ezkutuan utzitako eta ahaztutako informazioa nazioarte mailan zabaltzea eta ezagutaraztea da. Gobenuentzat eta munduko potentzia nagusientzat, erakunde honek mehatxua suposatu du, beren inguruko irudi txarra zabaldu delako txosten hoien bidez. Horren ondorioz, WikiLeaks-en sortzailea den Julian Assange atxilotu dute. Kartzeleraketaren arrazoia? Sexu-erasoak egitea.



Hauxe ez da bidezkoa, ez baitago inolako arrazoirik hari egotzitakoa demostratzeko.
39 urteko kazetari honek bere lana ondo baino hobeto egin du. Informazioa errealitatean den bezala aurkeztu du, inolako desitxuraketarik eman gabe. Baina, gobernuek beren irudi "garbia" zabaldu nahi dutenez, berdin zaie ze ekintza burutu, berdin zaie giza eskubideak urratzea. Hortaz, Assange-ri bere lana egitea oztopatu diote, antza, asmatutako delitua egotziz.


Ez dago eskubiderik. Jada, giza eskubideen aurkako jarrera (eta kasu honetan, adierazpen askatasunaren aurkako jarrera) ez da existitzen ezta herrialde garatuenetan. Zer egin behar dugu, gure eskubideak aldarrikatzeko? 


Hona hemen, zenbait lekutan atzo (2010/12/11) Assange-ren alde egindako manifestaldiak.

sábado, 11 de diciembre de 2010

Arkitektura suertatu da irabazlea Lipdub lehiaketan

Hona hemen Arkitekturako fakultateak egindako korto metraia Lipdub lehiaketarako. 
Nire ustez, ederki dago eginda eta irabaztea merezi zuten. 
ZORIONAK!!!
Arquitectura gana el concurso de Lipdub - EiTB Radio Inicio

viernes, 10 de diciembre de 2010

Taldearen indarra

Adibide hauekin ikus dezakegu kolektiboki lan egiten, gure nahiak eta helburuak lor ditzakegula, edo behintzat gertura gaitezkeela. 

Liu Xiaobo, disidente txinatar politikoa, gaur ez da izan Oslon bere saria jasotzeko. Ezin izan duelako, kartzelan dago eta. Baina, zorionez, atzerrira alde egin duten zenbait txinatarrek eta beste herrialdek aukera izan dute Bakearen Nobel Sariaren emanaldira joateko.

Beharbada, gertakari honek Txinako giza eskubideetan eragina izango du, eta onera egingo du. Edo nork daki, beharbada lortuko da mundu osoan giza eskubideen inguruan gogoeta gehiago egitea eta erreformak bideratzea, praktikan presentzia handiagoa izanez. Ondo legoke hori horrela izatea.

Liu Xiaobo

Hona hemen gai honen inguruko albistea:

jueves, 9 de diciembre de 2010

Augmented Reality

Zer da erreala eta zer irreala? 
Augmented Reality terminoak mundu errealeko inguru fisikoa ikusteko zuzeneko edo zeharkako ikuspegia ematen dizu. Hauxe bideratzeko, zenbait dispositibo behar dira eta hauek informazio birtuala informazio fisikora eramaten dute. Horrela, sistema birtual honek datu informatiboak errealitatean txertatzen ditu, erabat errealista den kutsua ematen diolarik.

Hona hemen honen inguruko bideoa:

martes, 7 de diciembre de 2010

Egizu poztasuna ematen dizun hori!

Hegoa, 2010. 
(Autschn project carried out by Mike, a crazy talented Austrian boy (or man?))

lunes, 6 de diciembre de 2010

Iñaki Sagredo, Getxoko hitzaldian

Hurrengo lanean, Nafarroako gaztelu baten inguruko bideo-erreportaia egingo dugu. Horretarako, Iñaki Sagredo historialariak egindako lana kontuan hartuko dugu.
Hona hemen, pasadan abenduaren 1ean, Sagredok Getxon emandako hitzaldia.

Beste mito bat euskal oroimenerako

Pasadan larunbatean, abenduaren 4an, Xabier Lete, euskal poeta eta kantautorea hil zen.
2008an Mikel Laboak agur esan zuen bezala, beste mito bat dugu orain gure euskal kulturan inoiz ahaztua izango dena. Asko izan dira artista honek idatzitako obrak, eta den-denak izan dira hunkigarriak. Bera hala bazen ere, sentimenduz jositako pertsona, ona eta xumea.

Hona hemen atzo Durangoko azokan egindako omenaldia. Bat-bateko omenaldia eskaini diote Xabier Leteri Durangoko Azokan - EiTB Kultura Programak

Xabier Lete beti gure oroimenean!

sábado, 4 de diciembre de 2010

Identitate frantsesa agerian, Henri Cartier-Bresson






Radio y tv: ni siquiera una fuente por pieza

INVESTIGACIÓN SOBRE EL USO DE LAS FUENTES EN LOS INFORMATIVOS DE LA TELEVISIÓN Y RADIO
FAPE, Madril, 2008


Camilo José Unibertsitatean komunikabideek erabiltzen dituzten informazio iturriei buruzko ikerkuntza bat egin zen. Ikerlariek zera ondorioztatu zuten: informazio iturrien erabilpena oso urria dela bai telebistan, bai irratian, eta horregatik, ez dagoela aukerarik informazioa kontrastatzeko. Horretaz gain, kazetariek iturriek emandako gertakariei gehiegizko arreta ematen diotela ohartu ziren. Horren ondorioz, iturriek hedabideetako eduki handi bat kontrola dezakete. Beraz, iturriek, gutxi badira ere, zeresan handia dute informazioa transmititzean. 

jueves, 2 de diciembre de 2010

Toda la verdad sobre la publicidad



Publizitatearen inguruko bideo hau oso ondo eginda dagoela irutditzen zait. Zenbait arrazoi direla medio. 


Edukiari dagokionez, publizitatea bera aurkezten du: zer den, ze ezugarri dituen, zertarako balio duen... Oso oinarrizko informazioa dauka, eta nahiz eta egun denok publizitatea ezagutu, honen inguruan gutxi jakingo bagenu, bideo hau ikusi ondoren honen berri izango genuke, egoera ondo ezagutuz. Beraz, esan dezakegu edukia nahiko deskriptiboa dela. Dena den, galdera erretorikoak ere agertzen zaizkigu, hau bezalakoak: ba al da publizitatea artea? Honek ikuslegoari gogoeta egiteko aukera ematen dio.  


Formaren aldetik, oso baliabide desberdin eta anitzak erabiltzen dira ikus-entzunezko produktu honetan. Hauen bidez, lortzen da edukia aberasgarriagoa egitea, baita erakargarriagoa ere. Aurkezlea eta off-eko ahotsa tartekatzea, trantsisioen erabilpena, errotuluen agerpena, jingle-ak, irudi dinamikoak eta estatikoak agertzea, musika egotea (eta abesti batzuk, gainera, ezagunak izatea, Pulp Fiction banda sonoroko abestia bezala), adibideen agerpena, kroma key teknika, efektu bereziak... agerten zaizkigu. 
Pertsonalki oso interesgarritzat jotzen dut musika, errotuluak, off-eko ahotsa eta irudiak elkar lotuta hain ondo egotea. Ikus-entzunezko produktu on bat egiteko oso ondo pentsatu behar da nola uztartuko edo nola konbinatuko ditugun baliabideak. Eta bideo hau oso ondo zainduta eta prestatuta dagoela ikus dezakegu. 


Amaitzeko, gustatuko litzaidake teknizismoen garrantziaz iruzkintxo bat egitea. Bada, hiztegi aproposa agertzen da, testuinguru honetarako erabiltzen dena. Lantzen dugun gaiaren arabera, gure hizkuntza moldatu behar dugulakoan nago. Bideoak horixe egiten du: banner, spot, target... hitzak erabiltzen dituelarik. 

miércoles, 1 de diciembre de 2010

SINTONIA, José Mari Goenaga

Jumo, sare sozial berria

Bada beste sare sozial berria gure artean, Jumo, hain zuzen ere. 
Nahiz eta sare sozial bat izan, ez da besteak bezalakoa. Honek badu bere berezitasuna: internauta, fundazio eta GKE-en arteko zubia bideratzen duen plataforma da. Beraz, esan dezakegu ez dela aisian mugatzen den sarea, elkartasunean ere oinarritzen bada ere. 
Chris Hughes da Jumo.com aurrera eraman duena. 

Sare sozial honetan erregistratzeko Facebook-en kontu bat izatea beharrezkoa da. Bertan dauden fundazioak arlo erberdinetan aritzen dira, ingurugirotik titi minibizira igarotuz. 

(EFE-tik bildutako informazioa)
 

Pertsonalki, oso sare sozial interesgarria iruditzen zait, izan ere, interes berbereko jendearekin harremanetan jartzeko aukera ematen du. Gainera, esperientziak parteka daitezke eta laguntza eskaini ere bai, proiektu ezberdinetan parte hartuz. Izan leike hemendik egun batzuetara sare sozial honetan neuk ere parte hartzea.


Google goitik behera ikertuz

Europako Batzordeak Google konpaina estatubatuarra ikertuko du, bada, Interneteko bilaketa zerbitzu askok kexa ugari aurkeztu dituzte Bruselasen. Antza, Interneteko merkatuan bere nagusitasunaz baliatu da, EBko arauak urratu dituela.
 

Google salatu duten enpresek, haien artean Ciao! eta Foundem beren zerbitzuak ordainpeko eta doako Googleren bilaketetako emaitzetan zigortuak izaten direla salatu dute. Hortaz gain, konpaina arrakastatsuak sistematikoki bere edukien alde egiten duela gaineratu dute.
 

Salaketa hauek direla eta, Europako Batzordeak Google bere nagusitasunaz baliatu den ikertuko du eta horretarako beste enpresen emaitzak doako bilaketen zerrendetan beherago jarri dituen aurkeztuko du.
 

Ea zer nolako emaitzak lortzen dituzten!

(eitb.com/albisteak/teknologia)