martes, 29 de marzo de 2011

Ixi García eta sormena

Gaur Ixi Garcia izan da gurekin unibertsitatean, marketing estrategiaren irakasgaian gonbidatu lez etorri delarik. 

Arte Ederretan lizentziatutakoa, sormena da haren interesgunea, eta berak parte hartutako proiektuek horretan dute oinarria, hain zuzen ere. 

Eraldaketa sozialeko proiektuak asmatzen eta sortzen aritu da sei urtetan zehar Funky projects enpresan. Baina, arlo komertzialaz gain, hezkuntzara ere eraman du sormenaren kontzeptua, Pink Gorillasekin batera. Azkenaldi honetan, eskoletan sormena lantzeko eta indartzeko proiektu berriak aurrera eramaten ari da, helburua egunerokotasunean sormen jarrera presente egoteko asmoz. 

Oso interesgarria iruditu zait hitzaldi labur hau, beharbada emakumea bera interesgarria delako. Haren aktitudeak erraz erakusten du zer nolako pertsona den: baikorra, zorakeriak edo ezohizko gauzak prest egoteko dagoena, irekia, barregarria, burugogorra... eta batez ere originala. Haren ustez, sormena beharrezkoa da edozertarako, eta azken batean, egunerokotasunean eduki beharreko jarrera da. 

Mintzaldian zehar iruzkin asko egin ditu sormenaren inguruan: sormena sentsibilitatearekin batera doala, balore diferentziala bilatu behar dela beti, gure sormenari ahalik eta errentagarritasun handien ateratzeko liberazio sentsazioa izatea lagungarria dela... Dena den, niri gehien gustatu zaidan esaldi hauxe izan da: "EL COMO ES EL QUE". Honek gogoeta jarrera bultzatu nau. "Prozesua emaitza da" esaldia honen sinonimotzat har dezakegu. Zerbait aurrera eraman nahi dugunean, proiektu bat egiteko, oso beharrezkoa dugu ideia. Ostera, ideia hori gorpuztu behar dugu, forma bat eman behar diogu. Noski, forma bat edo beste bat emateak emaitz ezberdinak izango ditu. Horregatik, oso ondo jakin behar dugu zein izango den gure helburua, edo zein emaitza lortu nahi izango dugun. Hori behin jakinda, aise lortuko dugu gure lanari "arropa jartzea", Ixik esan bezala. 

Ixi Garcíaren proiektuei begirada bat eskaini nahi badiezue, sar zaitezte ondorengo esteketan:

- Funky projects: http://www.funkyprojects.com

INDARKERIA MATXISTEN AURKA, 16. zinema emanaldia

Sistema patrialkalaz kokotaraino gaude, genero berdintasunaren aldarrikapena nahi dugu, alor ekonomikoan, profesionalean nahiz sozialean maila berberean egoteko gogoa dugu... Utopia ote? Badirudi ezinezkoa dela genero berdintasunean bete-betean oinarritzen den gizarte bat sortzea eta eraikitzea. 


Dena den, zorionez, badaude zenbait ekimen zeinak emakumeen garrantzia bultzatzen duten. Hauek, normalean nolabaiteko arrakasta eta eragina dute gure artean, baina ez da nahikoa. Emakumeok gure eskubideen eta askatasunen alde egin behar dugun pertsona nagusienak gara. Gure eginkizuna izan behar da genero indarkeriaren aurka egitea. Guk, emakumeok, denok bilduta ez badugu ezer egiten, egoera hau ez da inoiz aldatuko.


Pasadan astean bezala, oraingoan ere, "Indarkeria matxisten aurka" izeneko proiekzioak emango dira. 
Interesa izanez gero, anima zaitezte hurrengo egunetan Golem-Alhóndigara joaten! 



jueves, 17 de marzo de 2011

Erradiazioaren mehatxua Japonian

Pasadan ostiraletik (martxoaren 11tik), nazioarteko komunikabide guztiak Japoniako hondamendiaz mintzatzen ari dira. Izugarrizko egoera latza dago bizitzen orain dela hamarkada bat bigarren potentzia zen estatu honetako biztanleak. Lurrikarak eta tsunamiak utzitako panorama zirraragarria bada ere (jende asko desagertu eta hil delako), Fukushimako zentral nuklearra ondorio latzak ekartzen ari dago.

Hasiera batean, zentral nuklearra kontrolatzea erraza izango zela uste izan zuten japoniarrek, eta egun hauetan zehar oso jarrera baikorra eta lasaia erakutsi dute. Tamalez, zentraleko erreaktoreak erradiazio maila altua hedatzen ari dira ingurunetik, eta badirudi oso zaila izango dela erradiazioa jaistea.

Mehatxua handia da. Ez bakarrik Japonian, baita mundu mailan ere. Zer egingo dugu?

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazue: http://www.berria.info/albisteak

jueves, 10 de marzo de 2011

Sare-bideogintzari ateak irekiz

Interneteko bideo sortzaileen hirugarren ekitaldia heltzear dago. 
Videoweb 2011 martxoaren 19an izango da Bilbon, EITBko egoitzan. Honetan, bideo-blogger, ikus-entzunezko ekoizle, enpresa, bideo plataforma eta Interneteko erabiltzaileak bilduko dira, beren ezagutza partekatzeko, eta ahal den neurrian, orainaz eta etorkizunaz mintzatzeko. Topaketaren interesgunea sare-bideogintza izango da. 


Interesatuak, sar zaitezte web orrialde honetan: http://www.grupovideoweb.com/?lang=eu



viernes, 4 de marzo de 2011

NEXT MUSIC STATION

Datorren astetik aurrera, Fermin Mugurak zuzendutako azken dokumentala Next music station (hurrengo geltoki musikala) hasiko da emititzen Al Jazeera Documentary Channel izeneko katean. 
Next music station, 9 herrialde arabiarretan egindakoa, 2010. urtean zehar grabatutakoa da eta horretarako musikari eta dokumentalista euskalduna 80 musikarirekin bildu da.


Esan bezala, martxoaren 10tik aurrera hasiko da emitzen dokumentalaren seriea katean, arabieraz, noski. Dena den honek ez du esan nahi dokumentala beste hizkuntzetan aterako ez denik, baina herrialde arabiarretan hizkuntza hau izango da lehentasuna izango duena. Apiriletik aurrera, Al Jazeera English katean ingelesez emango dute. 


Oraindik ez dakigu hemen, Euskal Herrian, emitituko duten. Etorkizunak erabakiko du. 


Informazio iturria: http://www.muguruzafm.com/