martes, 29 de marzo de 2011

Ixi García eta sormena

Gaur Ixi Garcia izan da gurekin unibertsitatean, marketing estrategiaren irakasgaian gonbidatu lez etorri delarik. 

Arte Ederretan lizentziatutakoa, sormena da haren interesgunea, eta berak parte hartutako proiektuek horretan dute oinarria, hain zuzen ere. 

Eraldaketa sozialeko proiektuak asmatzen eta sortzen aritu da sei urtetan zehar Funky projects enpresan. Baina, arlo komertzialaz gain, hezkuntzara ere eraman du sormenaren kontzeptua, Pink Gorillasekin batera. Azkenaldi honetan, eskoletan sormena lantzeko eta indartzeko proiektu berriak aurrera eramaten ari da, helburua egunerokotasunean sormen jarrera presente egoteko asmoz. 

Oso interesgarria iruditu zait hitzaldi labur hau, beharbada emakumea bera interesgarria delako. Haren aktitudeak erraz erakusten du zer nolako pertsona den: baikorra, zorakeriak edo ezohizko gauzak prest egoteko dagoena, irekia, barregarria, burugogorra... eta batez ere originala. Haren ustez, sormena beharrezkoa da edozertarako, eta azken batean, egunerokotasunean eduki beharreko jarrera da. 

Mintzaldian zehar iruzkin asko egin ditu sormenaren inguruan: sormena sentsibilitatearekin batera doala, balore diferentziala bilatu behar dela beti, gure sormenari ahalik eta errentagarritasun handien ateratzeko liberazio sentsazioa izatea lagungarria dela... Dena den, niri gehien gustatu zaidan esaldi hauxe izan da: "EL COMO ES EL QUE". Honek gogoeta jarrera bultzatu nau. "Prozesua emaitza da" esaldia honen sinonimotzat har dezakegu. Zerbait aurrera eraman nahi dugunean, proiektu bat egiteko, oso beharrezkoa dugu ideia. Ostera, ideia hori gorpuztu behar dugu, forma bat eman behar diogu. Noski, forma bat edo beste bat emateak emaitz ezberdinak izango ditu. Horregatik, oso ondo jakin behar dugu zein izango den gure helburua, edo zein emaitza lortu nahi izango dugun. Hori behin jakinda, aise lortuko dugu gure lanari "arropa jartzea", Ixik esan bezala. 

Ixi Garcíaren proiektuei begirada bat eskaini nahi badiezue, sar zaitezte ondorengo esteketan:

- Funky projects: http://www.funkyprojects.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario