lunes, 10 de octubre de 2011

JADA HILABETE BAT HEMEN

Jada hilabete bat igaro dut hemen. Europaren zentroan, Bruselasen. Lehenengo asteak luzeak egin baizitzaizkidan ere, dena oso azkar pasatzen ari dela somatzen hasten naiz. Pasadan urtean, Alemaniara joan zen lagun min batek hori sentitu zuen, eta horregatik, minutuero topera bizi behar duzula esperientzia esan zidan. Eta halaxe da. Halako esperientziak behin baino ez dira bizitzen. Egun gainera, nahiko eskuragarri dago Erasmus, Seneca... mota horretako programetan parte hartzea. Benetan, hori eskertzekoa da. Badago jende askori zeinari ez baitzaio interesatzen beste herrialde batera joatea, eta are gehiago, bakarrik joatea. Batzuei zaila egiten zaie jendea ezagutzea. Beste batzuei, ordea, zaila egiten zaie beren lurraldea atzean uztea. Eta niri, askotan saiatu arren, zaila egin zait ikuspuntu hori ulertzea: "nola da posible beste herrialde batean bizitzea, bazter guztietako jendea ezagutzea, hizkuntz anitzak entzutea behin eta berriro... laketgarria ez izatea?". Nire ustez, hori ezinezkoa da, erabat ezinezkoa. Baina, beno. Utz dezagun hauxe alde batera. Gaztelaniaz maiz esaten den bezala, "para gustos los colores".


Horren subjektiboa da gai hau... Gainera, pertsona bakoitzak bere erara disfrutatzen du Erasmusa. Ni nire Erasmusari  buruz arituko naiz blog honetan. Pixkanaka pixkanaka (presaka ibili gabe, eta "a mi ritmo") nire esperientziak, oroimenak, iruzkinak... argira ematen hasiko naiz. Esan bezala, pixkanaka pixkana, baina idatzi, idatzi egingo dut.


Baina... nondik hasiko naiz? Argazki batekin?

No hay comentarios:

Publicar un comentario