domingo, 30 de octubre de 2011

LE METRO ET "NON-LIEUX"

Betidanik gustoko izan dut metroan joatean, nire inguruko jendea begiratzea, eta pertsonon jokabideari arreta eskaintzea. Bilboko metroan, txikitatik egin dut hori, eta erabat polita eta interesgarria iruditzen zait. Hemen, Bruselasen horixe egiten jarraitu dut. Gainera, aukera handiago dago hemen. Bada, Europako erdigunean egonda, Bruselasek aniztasuna eskaintzen du. 

Egunero milaka eta milaka pertsonek metroa erabiltzen dute. Bilbon ez bezala, hemengo metroak uneoro jende kopuru handia biltzen du. Berdin du ordu bat edo beste ordu bat izan, beteta egoten da. 10 metro karratuko gune batean 18 pertsona egoten dira "elkarrekin", baina bakoitzak bere kontura. Ondo-ondoan badaude ere, ez da inolako komunikaziorik egoten beren artean. Ez dute elkar begiradak gurutzatzen, are gehiago hitzak. Arraro samarra egiten zait hori. Gizakiok, gizartean egotean komunikatzeko joera izaten dugu, baina espazio publikoko leku askotan ez dugu inolako komunikaziorik (berbala edo ez-berbala) izaten gure ingurukoekin. Badirudi momentu hoietan, guru gizatasunak ihes egiten duela, edota dortokak izango bagina bezala, gure baitan eskutatzen garela. Zer dela eta? Niri asko gustatzen zait ezezagunekin begiradak gurutzatzea, nahiz eta 5 minutu "elkarrekin" pasa eta gero, bakoitzak bere bidea jarraitu... 

No hay comentarios:

Publicar un comentario