sábado, 30 de octubre de 2010

Invictus, By Clint Eastwood

Clint Eastwood-ek ez nau harritzeari uzten. Inoiz ez du egingo. Bera beti izan da zinemako "onenetariko" bat. Beti. Gaztea zenetik, orain arte, 80 urte dituelarik. Beraz, esan dezakegu nagusia izateak ez diola bere zuzendaritza lanetan ibiltzea ekiditu. Eta hori denontzat onuragarria izan da. Eskertzeko modukoa. Izan ere, azken urteotan egindako lanak bikainak izan dira. Ondorengo hauek aurki ditzakegu: Million dollar baby, Banderas de nuestros padres, Cartas desde Iwo Jima, Gran Torino eta Invictus. 
Denak hunkigarriak, erakargarriak, gogorrak... bizitza bera bezalakoak. 


Asteburuero filmak ikusteari ekiten diot, astean zehar ez dudalako denbora askorik. Eta atzo, Invictus aukeratu nuen. Oso ona iruditu zitzaidan, ukitzen duen gaiagatik (Hego Afrikako biztanleri beltzak jasandako apartheid), baita bi aktoreen, hots Morgan Freeman-en eta Matt Damon-en lanagatik. Freeman Nelson Mandelaren paperara erabat egokitzen da bere keinu berdinak eginez, hitz egiteko modu berbera izanez... eta horrek asko lagundu du pelikulak emaitz onak lortzea.  


Askotan, aitak esan dit harrigarria dela Athleticek zer nolako indarra duen, masak mugitzeko eta jendea, mota ezberdinetako jendea, ideologia edo filosofia desberdinetako jendea elkartzeko. Halaxe da. Filmean gauza bera ikus dezakegu. Mandela presidenteak bere herrialdeko arlo guztietan (ekonomian, ogasunean, hezkuntzan, indarkerian...) aldaketak egin behar bazituen ere, berak bertoko Rugby taldeari lehentasun handia eman zion. Bere helburua? Kirol horretako partiduen bidez, jendea, zuriak eta beltzak, aberatsak zein txiroak... biltzea zen. Antza, "garrantzia gutxiko" partiduaren bidez, Mandelak bere xedea lortu zuen. Hori da pelikularen muina, erabat emozionala dena.   

No hay comentarios:

Publicar un comentario