miércoles, 13 de octubre de 2010

Istorioa erabat amaituz



Beharbada ezaguna egingo zaizue argazkia. Beharbada ez. Dena den, hemen ikusten duzuena errealitatea bera da. Harrigarria bada ere, ez da prestatua izan den argazkia, ezta "dokumental" batentzat sortutako irudia. 

Antza, 1993 urtean Kevin Carter-ek, Sudanen zegoela, neskatoa ikusi eta argazkia ateratzea erabaki zuen. Hasiera batean, berak ez zuen pentsatzen irudiak horrenbesteko ohiartzuna izango zuenik etorkizunean. Baina, hilabete batzuk geroago argazkia erabat ezaguna zen munduko bazter guztietan. Baita Carter ere. Izan ere, argazkiak Pulitzer saria irabazi zuen eta azken 70 urteko gizakiaren historia laburbiltzen zuen imajina lez aukeratua izan zen. Geroztik, Carter-ek arrakasta handia izan zuen prentsa argazkigintzari zegokionez. Dena den, aurreikusita zegoenez, istoria ez zen ondo bukatu. Ezta ez zen ondo hasi ere. Carter-rek bere helburua lortu ondoren, neskatoaren eta buzokaren argazkia atera ostean, handik alde egin zuen. Argazki kamera eskuartean, handik urrundu zen, haurra bere atzean utziz. Bakarrik. Hiltzeko zorian, janda izateko zorian. 

Zergatik Carter-ek ez zuen ezer egin? Zergatik ez zuen haurra hartu eta berarekin ihes egin? Galdera hori behin eta berriro entzun behar izan zuen argazkilariak. Bere ingurukoen nahiz prentsaren presioa jasan behar izan zuen. Eta presioa murriztu baino areagotzen zela ikusita, bere buruaz beste egin zuen. Istorioa erabat amaituz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario