sábado, 16 de octubre de 2010

Nolako unibertsitatea komeni zaigu?

Blog honetako beste eguneraketa batean komentatu nuenez, azkenengo urtetotan aldaketa nabariak ari dira gertatzen teknologian. Teknologia izugarri hedatzen ari da, eta egun ia edonon aurki dezakegu. Uneoro. Badirudi gurekin batera bizi dela. Gauzak horrela, gizakiok aro berri honetara egokitzen ari gara, pixkanaka pixkanaka. Teknologiara egokitu behar dugu gure burua, arlo guztietara, gainera. Horregatik, irakasketa prozesuan eta metodologian aldaketak egin behar dira. "Mundua bere osotasunean  aldatzen ari da, eta ikasteko metodologia ere aldatu beharra dago". Hauxe da Gorka J. Palazioak, atzo (urriaren 15ean) emandako hitzaldiaren muina. 
Adituaren ustez, egun unibertsitate gehienetan indarrean dagoen ikasketa metodo berria, Boloniakoa, alegia, oso ondo planteatuta dago. Izan ere, metodo honek kontuan hartzen du teknologia berrien erabilera. Honen arabera, ikaslea bera ikasketa prozesuaren protagonista da, eta kontsumitzailea izateaz gain, sortzailea ere bada. Beharbada "Gutemberg-en galaxia" baino are konplikatuagoa da teknologiaren aro berria ikasleontzat, baina behintzat, parte hartzeko erraztasun handiagoa ematen du, baita irekiagoak izateko aukera ere. Honek oso argi du Palaziok, eta bere ustez, ikus-entzunezko produktuek erabilgarriak izan behar dute irakaskuntzan. Hasiera batean, pizarrek, transparientziek... arrakasta handia izan zuten. Ordea, egun, iraganeko ohiturak aldatu behar dira, eta Internet-ek eskaindutako guztiari ongi etorria eman behar diogu. "La tecnología vuela, no corre", esaten du hizlariak, eta halaxe delakoan nago ni. Beharbada, teknologiaren akatsik nabarmenena dugu hau. Egunero berrikuntzak daude informatika munduan, eta horrek darama gauzak oso arin zahartzea. Oso "efímeroa" da teknologia. Ordea, erabilgarria, komenigarria, beharrezkoa, Palazioren aburuz. 




Zer nolako unibertsitatea nahi dugu guk, ba? Ba, aurrerakoia, denontzat irekia dena, berrizalea... Ezta? Gaur egun arte, "katedrak" izan dira unibertsitateak. Orain haien itxura aldatu beharra dago. Uniberstitateek AEBetako eredua jarraituz, aldakuntzak egin beharko dituzte. Bide berria hartuz gero, denontzat onuragarria izango da, oso. Irakasleak ez du irakatsiko bakarrik eta ikasleak ez du soilik ikasiko. Hartu-emana egongo da. Denok ikasiko dute, eta denok irakatsiko dute. Unibertsitate "utopikoa" aurkezten dizuet. Aukera hau ihes egitea utziko dugu? Goazen ba, mundu birtualera murgiltzera!



No hay comentarios:

Publicar un comentario